Repsolek hegazkinentzako erregaia saltzen du Espainiako aireportu guztietan.Penintsulan, batez ere, SLCA eta CLH Aviación into plane agenteen bitartez hornitzen ditu bezeroak, Kanaria uharteetan Terminales Canarios enpresaren bitartez, eta Balear uharteetan SLCA enpresaren bitartez. Espainian, hegazkinentzako erregaien merkaturatze jarduera UNE-EN ISO 9001 kalitate arauak ziurtatzen du.
Portugalen, Lisboa, Oporto, Faro, Madeira uharteko eta Azores uharteetako aireportuetan saltzen du hegazkinentzako erregaia. Portugalen, hegazkinentzako erregaiak merkaturatzea UNE-EN ISO 9001 kalitate arauak ziurtatzen du.
Argentinari dagokionez, herrialdeko aireportu guztietan saltzen ditu YPF-k produktu horiek, denak ere ISO 9000 araupean. Eta azkenik, Txilen eta Perun, Santiagoko eta Limako aireportuetan saltzen du hegazkinentzako erregaia Repsol-ek.
Aireportu guztietan, segurtasun eta kalitate estandar gorenei eusten die: sektoreko erreferentziako nazioarteko araudia betetzen du eta, modu horretan, gure bezero guztien lasaitasuna eta konfiantza bermatzen die. Hornikuntza ekipamendu modernoek eta Repsol YPF taldearen esperientziak gure bezeroei zerbitzu ezin hobea ematea bermatzen dute.
Hegazkintza orokorraren kasuan, aireportuetan ematen duen zerbitzuaz gain, Repsol-ek aireportuetatik kanpoko baseetako hegazkinentzako erregaien biltegiratze eta hornikuntza ekipoak ondo erabiltzeko prestakuntza ematen du, Repsol Aviación-en Laguntza Teknikorako Sailak bezeroei ematen dien oinarri eta aholkularitza teknikorako politikaren esparruan.
Gure bezero guztiekin izandako harreman zuzenari esker, beren uneko beharrak ulertu, eta etorkizuneko planak elkarrekin bidera ditzakegu. Aire linea baten eta hegazkintza orokorreko bezero baten arteko ezberdintasunak ezagutzen ditugu eta horietako bakoitzaren berezitasunei erantzuteko gai gara. Gure operatiba guztia segurtasun planteamendutan oinarritzen da beti, nazioartean estandarizatutako prozedurei jarraiki.
Repsol YPF hornikuntzaren kate osoan agertzen da, findegitik hasi eta produktua hegazkinera heltzen denera arte. Hegazkinentzako erregaiaren fintze prozesua ISO 9000 ziurtagiriarekin Repsol YPF-ren findegi guztietan egiaztatu zen lehena izan zen. Taldeak, 39 milioi tona inguru ekoizten ditu urtean mundu osoan, eta beste hornidura iturri batzuk ere izan ditzake.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.