Azken urteotan, Repsol enpresak hegazkintzari buruzko jardunaldi tekniko batzuk garatu ditu beren erabilerarako erregai instalazioak dituzten Hegazkintza Orokorreko bezeroentzat. Bertan, besteak beste, segurtasuna, kalitatea, ingurumena, ekipoen deskribapena eta kanpo txostenak azaltzen dira.
Jardunaldi horiek Hegazkintza Orokorreko konpainietako jabeentzat da, baita kalitate, operazio, erregai hornikuntzaren zuzendari edo zuzendari teknikoentzat ere, izan ere, horiek dira Hegazkintza Orokorraren bezero zuzenak.
Repsol enpresak balio erantsia eman dio bere merkaturatze lanari, topaketa aukerak eta eztabaidak bultzatuz sektoreko enpresek beren esperientziak eta etorkizuneko asmoak ikus ditzaten.
Repsol Hegazkintza Orokorraren garapenean buru-belarri dago sartuta, hegazkintzako erregaien kalitatea mantentzeko eta ingurumena babesteko, isuri edo jario arriskuak gutxitzeko.
Repsol YPF-k prestakuntza ikastaroak ematen dizkie aireportuetatik kanpo dauden instalazioetan lan egiten duten langileei, hala nola, hegazkintza baseetako arduradunei, mekanikariei eta pilotuei. Gaiak, erregaiaren kalitatea mantentzeko eta era seguruan manipula dezaten, pertsonei, instalazioei eta ingurumenari begira behar den trebakuntza lortzeko daude bideratuta.
Eduki generikoa ondorengoa da, nahiz eta ikastaroan parte hartzen duen taldearen asmoen arabera aldatu daitekeen:
Sarrera eta aurkezpena
Helburuak.
Erregaiaren fintzea eta kalitatea
Segurtasuna eta ingurumena.
JET eta AVGAS fintzea.
Kalitateari eustea aldi guztietan: Fintzea-biltegiratzea-garraiatzea-aireportua.
Biltegiratze taldeak eta hornidura.
Hornidurarako oinarrizko gida
Produktua jasotzea.
Biltegiratzea.
Aireontziek erregaia hartzea.
Azken laburpena.
Mahai-ingurua.
Abiazioko URn erregaiarekin egindako praktikak
Purgatzea eta ura detektatzeko kapsula.
Manometro diferentziala eta mahukaren bukaerako iragazkia.
Repsol YPFren operazio liburuxka aireportutik kanpoko baseetarako
Edukia.
Aldizkakotasunak.
Agiriak.
Erregaiaren kalitatearen oinarrizko alderdiak
Eguneroko purgaketa.
Kutsadura mikrobiologikoa.
Elektrizitate estatikoa.
Erregaiak sortutako arazoak.
Kanpaina hasierako/bukaerako mantentze-lanak.
Mahai-ingurua
Ikastaroaren amaiera

Repsol YPFk operazio eta kalitate-kontrol liburuxka osatu du, baita norberaren erabilerarako hegazkintza erregaiaren instalazioetarako segurtasun-liburuxka ere.
Ondorengo atalak ditu:
1. atala. Sarrera.
2. atala. Laginak hartzea eta aztertzea.
3. atala. Hornidura ekipoa.
4. atala. Mantentzea, probak eta erregistroak.
5. atala. Produktua jasotzea.
6. atala. Deskargatu ondoren produktua dekantatzea.
7. atala. Biltegiratze prozesuak.
8. atala. Aireontziak hornitzeko eragiketak.
9. atala. Funtzionamendu ekipoak kanpainaka.

Repsol YPFk aireontzien eragiketa eta horniduren oinarrizko gida egin du; hala, modu errazean eta azkarrean -eskemetan eta marrazkitan taldekatuta-, eskuliburuaren edukiaren oinarrizko alderdiak gogoraraziko ditu.
Produktuak:
Produktuak jasotzea:
Produktuen biltegiratzea:
Aireontzien errepostajea:
Karga identifikatzeko plakak, ADR Erregelamenduaren arabera.
Repsol YPFk aholkularitza teknikoa ematen die Hegazkintza Orokorreko bezeroei biltegiratzeko eta erregaia hornitzeko beharrezko baliabideen ezaugarriak definitzeko garaian, erregaiaren kalitatea edota instalazioen segurtasuna zainduz betiere.
Repsol YPFk aholkularitza juridikoa eta administratiboa ematen die bezeroei bezero gisa alta ematen dutenean, bai eta edozer eratako gertakari administratibo edo juridiko gertatzen bada ere negozioan.

Repsol YPF-ko profesioanalek aholkularitza ematen dute bisitaldian gerta daitezkeen gaien inguruan, eta zuzeneko trebakuntza ematen diete erregaiarekin lotutako pertsonei, balizko aukerak detektatzen dituzte ekipoak eta instalazioak hobetzeko.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.