Lubrifikatzaileak, petrolioa, gasolina, butano-botilak eta produktu kimikoak – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Lubrifikatzaileak > Bezeroarentzako arreta > Ohiko galderak
Ohiko galderak

Hemen aurkituko dituzu lubrifikagarrien inguruan dituzun galdera guztien erantzunak:


- Zer da lubrifikatzaile bat?


Oinarrizko olio baten eta gehigarri batzuen nahasketa da; gehgarriek oinarrizko olio horren ezaugarriak eta prestazioak hobetzen dituzte.

Honetarako balio du:

  • Bi gainazal metalikoen arteko marruskadura gutxitzeko.
  • Organo mekanikoak higaduratik eta korrosiotik babesteko.
  • Motorrak garbitu eta hozteko. Horietan, lubrifikagarriak zigilatzailearena egiten du segmentu/pistoien eta atorren artean, konpresio ihesak galaraztearren.   
- Nahas daitezke bi lubrifikatzaile motor berean?

Merkatuko lubrifikatzaile guztiak (gasolina edo diesel motorrak, mineralak edo sintetikoak) haien artean nahas daitezke. Hala ere, kalitate desberdineko bi olioren nahasketak kalitate handiagoa jaisten du.
- Zein da lubrifikatzaile sintetikoaren eta mineralaren arteko desberdintasuna?

Lubrifikatzeile minerala
petrolioaren destilaziotik zuzenean hartutako oinarri batek eta aditibo batzuek osatzen dute; aditibook ezaugarri batzuk ematen dizkiote, bere prestazioak hobetzen dituztenak.

Lubrifikatzaile sintetiko batean, oinarriak era fisiko-kimikoan tratatzen dira, kalitate handiago eta prestazio gehiagoko base bat lortzeko. Lubrifikatzeile erdisintetikoetan biek bat egiten dute, mineralek eta sintetikoek.
- Lubrifikatzaile sintetikoak hobeak dira?

Bai
. Lubrifikatzaile sintetikoak bereziki sortuta daude motorrik puntakoenen exijentziak betetzeko, edo muturreko tenperaturetan eta oso zerbitzu baldintza gogorretan erabiltzeko.
- Zein da biskositaterik egokiena lubrifikatzaile baterakot?

Ibilgailuaren fabrikatzaileak gomendatzen duena.
- Biskositatea aldatu al daiteke lubrifikatzaile batetik bestera?

Bai
. Beharrezkoa izan daiteke biskositatea egokitzea ibilgailuaren erabileraren, ingurumenaren eta klima baldintzen arabera.
- Nahasi al daitezke biskositate desberdinak dituzten lubrifikatzaileak?

Bai
Presako beharra dagoenean; adibidez, olio maila oso behean dagoelako bete behar denean. Kontuan izan behar da aterako den biskositatea ez dela onena izango.
- Zein da lubrifikatzailea aldatzeko gomendatutako epea?

Fabrikatzaileak erabakitzen du bi lubrikagarri aldaketaren arteko epea, haren prestazio teknikoen eta motorraren ezaugarrien arabera. Gehienetan, bi parametro hauen arabera egiten da: kilometrajea eta erabilpen denbora.

Hala ere, zenbait erabilpen egoeratan, hirian gidatzean esate baterako, hurrenez hurrengo abiatze eta gelditze ugari egiten baitira, garrantzitsua da olioa aldatzeko epea laburtzea. Erabilpen baldintzen arabera, garrantzitsua da olioa urtean behin gutxienez aldatzea.
- Berrezartze batek lubrifikatzailea aldatzea saihets dezake?

Ez
. Olioak, bere lubrikatze zeregina betetzen duen bitartean, eraso ugari jasaten ditu -errekuntza eta oxidazioaren hondakinez eta lohiz betetzen da-. Lubrifikatzailea degradatu egiten da, eta eraginkortasuna galtzen du.

Bere bizitza denbora gainditu ondoren, bere ezaugarriak aldatu egiten dira, eta jadanik ez dute bermatzen motorreko elementuen babesa. Hortaz, beharrezkoa da erregulartasunez aldatzea olio karga. Aldizkako berrezartzeek ez dute lortzen onera ekartzea.



Hala ere, aldian behin egiaztatu behar da maila (1.000 kilometroko), eta, batez ere, bidaia luze bat egin aurretik. Beharrezkoa balitz, komenigarria litzateke berrezarpena olio berriarekin egitea.
- Lubrifikatzailearen kolore beltzak egoera txarrean dagoela esan nahi du?

Ez
. Motorraren barne organoen garbiketa da lubrifikagarriaren eginkizunetako bat. Motorraren errekuntza prozesuan kedarrak, lakak eta beste lohi batzuk sortzen dira. Lubrifikagarriak bere baitan jaso behar ditu lohi horiek guztiak, eta, horregatik, ezinbestean, ilunagotu behar du.
- Zein lubrikatzaile merkaturatzen ditu Repsol YPF-k?


Repsol YPF-k lubrifikagarri sorta zabal bat merkaturatzen du, bezero partikularrek beren automobiletarako dituzten behar guztiak betetzeko. Lubrifikatzaile bakoitza zehatz-mehatz ezagutzeko, kontsultatu katalogo  hau. 

- Nola egin dezaket Repsol YPF-ren lubrifikatzaileen eskaera bat?


Repsol YPF-ren bezeroa bazara, aski da lubrifikatzeileen bezero gisa on line izena emanda egotea zure eskaerak repsol.com-en bitartez egiteko; horretarako,  zerbitzu interaktiboak aukera egin behar duzu. Oraindik izena eman gabe bazaude, hemen eman dezakezu.

Oraindik Repsol YPF-en bezeroa ez bazara, bete galdetegia zurekin harremanetan jar gaitezen.

Bezeroarentzako Arreta Telefonoak ere zure eskura jartzen ditugu

- Nola baliogabe, alda edo kontsulta dezaket repsol.com-en bitartez egindako lubrifikatzaile eskaeren egoera?

Lubrifikatzaile eskaeren egoerari buruzko beste edozein informazio eskatzeko, baliogabetzeko edo aldatzeko, mesedez jar zaitez harremanetan Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin 901 100 054 telefonoan.
- Zer da ADOC programa?


ADOC progama floten bezeroentzako zerbitzu esklusibo bat da, beren laginen analisian oinarrituta, beren ibilgailuetako lubrifikatzailearen egoera zehatzaren diagnostikoa egiteko modua ematen duena

Aukeratu zerrenda honetatik gehien interesatzen zaizuna:


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.