GLP Mundial enpresak bere jardueretan oinarrizko baloretzat jotzen ditu segurtasuna, gizakien osasuna eta ingurumenaren babesa. Repsol-ek segurtasun, osasun eta ingurumen alorrean adierazten dituen oinarriak bere gain hartzen ditu: buruzagitza eta goitik beherako gestioa, segurtasun, osasun eta ingurumen irizpideak bere jardueretako ziklo guztietan sartzea, arauak betetzea, etengabeko hobekuntza eta gizartearekiko komunikazioa eta harremanak.
Kudeaketa sistemek, prebentzioa, trebakuntza, kontzientziazioa, lan-lehia eta bere prozeduren berrikusketa dira etengabeko hobekuntzarako oinarriak. Ingurumen eta segurtasun Plan Estrategikoetan (PEMAS), konpainian sartuta, etorkizunean GLP Mundialek izango dituen ingurumena babesteko eta segurtasunerako jarraibideak ezartzen dira.
Ingurumen eta Segurtasun Auditoria Planek Sistemaren ezarpena egiaztatzen dute, bere eraginkortasuna eta adostasuna. Bete gabe geratu direnak antzematen dituzte ekintza zuzentzaileak edo hobekuntza bideak ezartzeko. Langile kualifikatuek barruko auditoriak egitea aurreikusten dute eta horrekin batera, egiaztapen edo lege eskakizunei lotutako kanpo auditoriak.
GLP Mundialek, enpresa osatzen duten herrialde bakoitzeko Kudeaketa Sistema,Segurtasun Kudeaketa Sistemak ezartzen, dokumentatzen eta egunean mantentzen ditu. Negozio unitateen berezko jarduerek edo zuzenean erlazioa dutenek segurtasunerako dituzten arriskuak pertsonen, ondareen eta inguruaren babesa antolatzeko garaian aurreikusita dauden alderdi guztiak biltzen ditu.
bezeroen segurtasunak eta kanpoko instalazioensegurtasunak garrantzia berezia dute eta Sistemaren oinarrizko zatiak dira. GLP Mundialek diseinu, eraikuntza eta instalazioen mantentze-lana eskaintzen du bere zerbitzuen artean, baita horiek era seguruan erabiltzeko gomendioak ere. Segurtasun irizpideak erabiltzen ditu kontratistak eta hornitzaileak aukeratzean eta baloratzean, eta barruan ezarritako jarrerarekin bat datorren jokaera eskatzen die.
Segurtasun Kudeaketa Sistemak nazioarteko OHSAS 18.001 araua jarraitzen eta betetzen du.
GLP Mundialek adierazleak erreferentzia elementu gisa ezartzen ditu bere garapenak aztertzeko eta bideragarritasun edo garapen eremua identifikatzeko. Adierazle horiek, negozio arloan istripuak eta prebentzioakosatzen dituzten osagaien garapena neurtzen dute. Behin aukeratutako adierazleen balioztatzea eginda eta osatuta, txostenabidaltzen da, hobetu beharreko eremuak bultzatzeko.
Etengabeko hobekuntza prozesuan komunikazio, erregistro eta istripuen ikerketa eta gertakari baliabide egokiak zehaztu dituzte ekintza zuzentzaileak sor ditzaten.
Istripu larriak prebenitzeko eta bere ondorioak mugatzeko, GLP Mundialek arrisku analisiakegiten ditu bere lantegietan. Analisi mota horiek arrisku mailaren araberako sailkapenean oinarrituz egiten dira:
GLP Mundial kontrolpean dauden ekoizpen guneetan gutxika Ingurumen Kudeaketa Sistema ezartzen ari da ISO 14001:2004 erreferentzia markoak ziurtatuta eta auditatuta.
Propanozko eta butanozko gas likidotuak ez dira toxikoak eta ez dute inolako hondakin likidorik ez solidorik sortzen. Gas garbiak dira, azufrerik gabeak, eta energia-kontsumo ekologikora daude bideratuta. Gas horiek atmosferan isurtzeak ez du negutegi efektua handitzen.
GLP Mundialek garatutako jarduerek ez dute inolako prozesu kimikkorik, erreaktiborik, laberik edo katalizadorerik; biltegiratze prozesua eta eraman-ekarri eta ontziratze ekintzak besterik ez ditu egiten. Jarduera eremu honetan eta funtzionamendu maila normalean ur edo lur kutsadura izateko aukera gutxitzen da. Balizko arriskuak produkzio prozesuaren ekintza osagarrietan kokatu behar dira: nabe eta eraikinetako berogailuen galdaretako erregaien errekuntza eta ur-isurketa industrial eta sanitarioak eta mantentze-lanetan sortutako hondakinen kudeaketa.
Zentro bakoitzean ingurumen alderdiak identifikatzen dira bai funtzionamendu baldintza normaletan, bai anormaletan, bai larrialdi baldintzetan eta kaltetuak gerta daitezkeen baliabideak atmosferara egindako isuri hedatu edo saihestugabeak, hondakin-urak, hondakinen sorkuntza, lurraren erabilpena, zaratak, baliabideen eta materialen kontsumoa eta eragin bisuala. Behin identifikatuta, baloratu egiten dira beren kontrolerako adierazgarriak izan daitezkeenak.
PGL Negozio Eremuak hiru hilabetetik behin jakinarazten ditu bere jarduerareningurumen parametroak eta baliabideen (ura, elektrizitaea, erregaiak) kontsumoen datuak, atmosferarako isuriena, hondakin-uren isurpenena, hondakin arriskutsu eta arriskurik gabekoena, eta jarioena, gertatu izan badira, ematen ditu.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.