

Etxe bat erosi berri baduzu, eta ez badakizu zein produktu aukeratu, hemen aurkituko duzu galdetegi interaktibo erraz bat, erabakia hartzen lagunduko dizuna.
Gainera, jakin ahal izango duzu zein urrats egin behar diren propano gas kanalizatuaren instalazioa kontratatzeko, zer dokumentazio behar den, eta zer egin edo nora jo titulartasuna aldatuz gero.
Etxetik hurbilen duzun merkataritza-bulegoa aurkitu ahal izango duzu, zein den indarrean dagoen arautegia jakingo duzu , eta egunean egongo zara oinarrizko segurtasun arauei dagokienez. Era berean, Repsol Gas-en hainbat zerbitzuren berri izango duzu, hala nola barnealdeen ikuskapenak, instalazio ziurtagiriak edo kontagailuen egiaztapena.
Repsol Gas-en bezeroa bazara, eta erabiltzaile gisa izena emanda bazaude, zerbitzu interaktiboak izango dituzu eskura, eta, beraz, eguneroko eragiketetako asko errazagoak izango dira.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.