Zer egin gasa hobeto erabiltzeko
Petrolio Gas Likidotuek -PGLek- etxean erabilera ugari dituzte. Hala ere, aurretik zenbait gauza kontuan hartu behar ditugu ondo erabiltzeko:
- Butanoa eta propanoa, antzeko erabilerak izan arren, modu ezberdinetan erabiltzen dira irakite puntuaren arabera.
- Butanoa, kontsumo txikia egiten denean, adibidez etxean, erabiliko da.
- Industrietan eta kontsumo handiagoko etxebizitzetan (sukaldea, ur beroa, berogailua) eta kanpoko erabileretarako tenperatura zero azpikoa izan daitekeen tokietan-, propanoa erabiltzea gomendatzen dugu.
- Butano eta propano instalakuntzak -etxekoak batez ere- aise eta azkar egiten dira, eta merkeak ere badira.
- Ez dute kutsatzen, ezta beste energia iturri batzuek bezala hondakinik uzten ere, energia mota modernoa eta erosoa baita.
Propanoa edo butanoa erabiltzen duten gailuak beste gas batzuk erabiltzen dituztenetatik nabarmen bereizten dira; izan ere, injektoreek diametro txikiagoa dute, erregailuek lehen mailako aire sarrera handiagoa dute eta eteteko giltzek irazgaitzagoak izan behar dute, PGLak besteak baino jariakorragoak baitira.
Horrenbestez, hiru arlo bereizten ditugu aplikazio ohikoenei dagokienez:
- Etxekoak: sukaldeak, berogailuak, argiteria eta hozkailuak.
- Industriala: soldadura biguna, oxiebaketa, tratamendu termikoak, haztegietako berogailua, etab.
- Automobilgintza: jasomakinak, etab.