Lubrifikatzaileak, petrolioa, gasolina, butano-botilak eta produktu kimikoak – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Bombona de Repsol butano k6

k6 jaio da, 6 kg-ko butano-botila berria. Botila modernoa, txikia, arina eta erabilerraza.

Etxean edo etxetik kanpo, k6 bonbona berria zure bizitza errazteko pentsatuta dago, edonon eta nahi duzunerako erabil dezazun. Arinagoa eta erabilerrazagoa izanik, aukerez beterik dago. Lorategian barbakoa bat prestatzea, lagunak paella baten ondoan biltzea..., imajina ditzakezun beste plan berriz gozatzea.

Betiko butano-instalazioarekin bateragarria

k6 bateragarria da butano-instalazio tradizionalarekin eta, beraz, erabilera tradizionalak ere eman dakizkiozuke: sukaldea, berokuntza eta ur beroa. Ezinezkoa da ohiko botilaren ontzia berriarengatik ordezkatzea. Gustoko duzuna erabiliko ez duzun ohiko ontzia kentzea bada, produktua zure etxera eraman duen agentziari hots egin beharko diozu.

Ezagutu ezazu hurbilen duzun saltokia

k6 butano-bonbona berria beti dago eskuragarri. Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzugune jakin batzuetan baino ezin aurki dezakezu.

Repsol-en K6 butano bonbona

Nola eskuratu

Oso erraza k6 berria eskuratzea, nahikoa duzu hurbilen duzun saltokira bertaratzea eta minutu gutxi batzuren buruan hark ematen dizkizun milaka aukeraz gozatzeko aukera izango duzu. Horretarako:

k6 erosten duzun lehen aldia bada:

  • Kontsignatze buletina bete behar izango duzu zure datuekin.

  • Gasaren zenbatekoarekin batera ontzia kontsignatzearen kontzeptuan zenbateko bat ordaindu behar izango duzu; kopuru hori itzuli egingo zaizu ontzia behin betiko itzulitakoan.

  • Eskatu adina botila eskuratu ahal izango dituzu.

k6 berria edo 6 kg-ko lehengo butano-ontzia dagoeneko erosi baduzu:

  • Ontzi bat bestearekin aldatu ahal izango duzu gehiago ordaindu beharrik gabe. Gasaren zenbatekoa bakarrik ordaindu behar izango duzu.


Informazio gehiago: 901 100 100.


Ezagutu itzazu publizitate-kanpainaren pieza guztiak.

Iragarkia (mpg 2,76 Mb)

Irrati iragarkia (mp3 992 kb)

Prentsa (pdf 392 kb)
 


Deskargatu Acrobat Reader


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.