Lubrifikatzaileak, petrolioa, gasolina, butano-botilak eta produktu kimikoak – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

11 Kg-ko bonbona.

Botella de gas propano de 11 Kg

Botila honek 11 kg propano ditu barruan. 13 kg inguruko guztizko pisua du. Nahiz eta erabilera partikularrerako izan, industrian gauza txikiak egiteko ere erabil daiteke:

  • Egosketa: sukaldeak eta labeak.
  • Ur beroa: ur-berogailuak eta galdarak.
  • Berogailua: berogailu mugikorrak eta galdarak.
  • Aplikazio industrialak: soldatzaile, iturgin, asfaltatze, berogailu, labe eta sukalde industrialak, etab.
  • Beste aparatu batzuk: barbakoak, atariberotzaileak.  

Kanpoko aldean 12,5 kg-ko butano ontzietatik ezberdintzen duen gauza bat dauka, goiko txanoan zerrenda beltz bat. Botilak kanpoan instalatuz gero, gomendarria da propanoa erabiltzea lurruntze gradu hobea baitauka. Bonbona horiek eraikitzeko prozesuaren ezaugarriak, bai eta jasan behar dituzten probak UD-125eko berdin-berdinak dira.

 

35 Kg-ko bonbona.

Botella de propano de 35kg

Propanoz beteriko 35 kg-ko botila industrialak ere erabiltzen dira etxeetan, eta gainera gero eta gehiago.


Botila bakoitzak 35 kg-ko pisua du; hortaz, ontzi bakoitzak 70 kg-ko pisu gordina du. Gainera, 30 cm-ko diametroa du eta 143 cm-ko altuera. Botila guztiek, goiko aldean, IESA motako maskor bat dute. Maskor horretan, gainera, segurtasunezko maskor bat dago, eta horren inguruan lepoko bat edo metalezko eraztun bat jartzen da. Beheko aldean, berriz, oinarri uztaila dute, zutik, erori gabe, egon daitezen.


Honako erabilerak ditu nagusiki:

  • Egostea/erretzea: sukaldeetan eta labeetan.
  • Ur beroa: berogailuetan eta galdaretan.
  • Berogailuetan eta galdaretan.
  • Erabilera industrialak: soldatzaileek eta iturginek.
  • Zoladuretan, berogailuetan, labe eta sukalde industrialetan eta abarretan.   

Botila hauek, oro har, eraikinen, etxeen edo lokalen kanpoko aldean instalatu behar dira eta erregaitza den material batekin egindako etxetxo batean jarri behar dira. Nolanahi ere, bat edo bi botila badira, barneko aldean ere jar daitezke, baina betiere baldintza batzuekin. Eskuarki sailean, aldi berean deskargatzeko moduan, ahokatzen dira, eta instalakuntzak berak erakusten du zenbat ipini behar diren.


Etxebizitza familiabakarretan edo negozio txikietan jartzen diren sail ohikoenak 6 botilakoak (3 lanean ari diren bitartean, beste 3rak erreserban daude) edo 10 botilakoak (5+5) izaten dira eta PEI izenekoa osatzen dute (Propano Ekipamendu Indibiduala). Hartara, sistema horren bidez, lehendabiziko 3 edo 5 botilak amaitzen direnean, erreserban dauden beste 3ak edo 5ak modu automatikoan konektatzen dira, eta  horniketa ez da eteten.


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.