Kontratu berria
Beharrezkoak diren baldintzak Butano edo propano botilekin elikatutako instalakuntza badaukazu eta gure konpaniarekin hornikuntza kontratatu nahi baduzu, hurrengo agiriak beharko dituzu:
- Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia. Enpresa izanez gero, Jarduera Ekonomikoen Zergaren azken ordainagiriaren fotokopia.
- Etxea berria baldin bada, bizitzeko baimenaren fotokopia edo autonomia erkidegoek eskatzen ahal duten ordezko ziurtagiria.
- Gas instalzioaren egiaztagiria edo instalakuntzaren egokitasun ziurtagiria. Ez dira beharrezkoak izango instalazioak hartzaile izaera ez baldin badu (instalakuntza gogorrik gabeko kontsumo aparatuak).
- Kalefakzioaren instalakuntzaren ziurtagiria OTCaren sarrera erregistroarekin, dagokionean.
- Dagokion Elkargo Ofizialak bisatutako proiektua ere beharko da OTCko sarreraren frogagiriaren kopiarekin batera, obraren zuzendaritza ziurtagiria eta, ondorengo kasuetan, instalakuntzaren krokisa beharko dira:
- 35 kg-ko edukiontziak direnean, batera lotutako 10 botila baino gehiago badira (kontsumoa gehi erreserba).
- 11 kg-ko propano botilak edo 12,5 kg-ko butano botilak batera lotuta daudenean (kontsumoa gehi erreserba) eta propanoko 18 botila edo butanoko 16 botila baino gehiago direnean.
- 70 kW baino gehiagoko aldi bereko erabilerako potentzia nominala duten instalazio indibidualetan.
Dokumentu horiek guztiak eskuetan, zure inguruko Agentziarekin jarri beharko duzu harremanetan teknikari batekin hitzordua egin ahal izateko eta horrek instalazioa ikuskatu ahal izateko. "Alta eman aurreko bisita" esaten zaio horri.
Behin ziurtatu duenean instalazioa egokia dela lanean hasteko, zure agentziaren bulegoetara joan beharko duzu dokumentu horiekin guztiekin kontratua sinatzeko.