

Arrazoi nagusia zure segurtasuna da. Ildo horretatik, indarrean dagoen araudiak ezartzen du petroliotik likidotutako gas instalazio bat duten guztiek segurtasun-egoera bikainean mantentzeko ardura dutela.
Zehazki, 919/2006 Errege Dekretuaren, uztailaren 28koaren, gas-erregaiak banatzeko eta erabiltzeko erregelamendu teknikoa onartzen duenaren, 7. artikuluan adierazten da instalazioaren titularrak, edo hori egon ezean, erabiltzaileak aldizkako berrikuspena egin beharko duela.
Butano edo propano botilez elikatutako instalazio baten titular edo erabiltzaile gisa, 919/2006 Errege Dekretuaren, uztailaren 28koaren, gas-erregaiak banatzeko eta erabiltzeko erregelamendu teknikoa onartzen duenaren, 7. artikuluko beharrak bete behar dituzu.
Hauek dira:
Halaber, ondoko segurtasun-gomendioak jarraitzea aholkatzen dizugu:
Gas usaia hartzen baduzu, ez piztu surik, ez etengailu elektrikorik. Erregulagailua itxi, gela aireztatu eta 901 12 12 12 telefonora deitu (zerbitzu teknikoa).
Ez duzu horien aldizkako berrikuspena egin behar, kontratatura dituzun ontziak gailu mugikorrak (berogailuak, barbakoak edo paellerak) elikatzeko erabili behar badituzu.
Hala ere, zure segurtasunerako, gailua mantentzea eta iraungitze-data duten elementuak aldatzea gomendatzen dizugu.

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.