Lubrifikatzaileak, petrolioa, gasolina, butano-botilak eta produktu kimikoak – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

imagen
Zerbitzuaren prestaziorako baldintzak
Servicio de atención de averias de Repsol

Matxuren Arreta Zerbitzua egunean 24 ordu eta urteko egun guztietan duzu eskura.

Zerbitzu hau erabili ahal izateko, 901.12.12.12 telefono zenbakira deitu dezakezu eta, gehienez ere, hiru orduren buruan gure teknikarietako bat agertuko da.

Matxura gure botiletako batek izanez gero, doakoa izango da zerbitzua. Botilan ez den instalazioko beste nonbaiten baldin badago, berriz, lehen ordu erdiko eskulana eta joan-etorriak doakoak izango dira; beti ere, gure Zerbitzu Ofizialeko aldizkako azterketa egitean emandako zerbitzu eta bermearen agiria baldin baduzu. Honek guztiak azterketa indarrean dagoen denboraldian balioko du; beti ere matxura osagai hauetako batean egonez gero.

Matxura botilan ez den beste nonbaiten izanez gero, eta zerbitzu eta bermearen agiria ez baldin baduzu, Zerbitzu Ofizialari joan-etorriak eta lehen ordu erdiko eskulaneko gastuak ordaindu beharko dizkiozu. Konponketarako beharrezkoa den materiala eta eskulaneko lehen ordu erditik aurrerako gastuak aparte ordaintzen dira.


Repsol Butano


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.