
Baimena duen edozein enpresa instalatzailek muntatu edo aldatu behar du gas instalazio bat.

Instalazioak ezin hobeto mentendu behar duzu eta modu egokian erabili behar dituzu.

Gas usaina nabaritzen baduzu, ez piztu garrik ezta etengailu elektrikorik ere. Itxi ezazu erregulatzailea, haizeberritu ezazu gela eta Matxuretarako Zerbitzuak duen telefono zenbaki honetara, 901 121 212 zenbakira, hain zuzen, dei ezazu.

Garrak errekuntzaren kalitatea erakusten du. Gar hori ona bada, bizia, egonkorra eta urdinxka izango da. Zaratatsua eta ezegonkorra bada eta punta horiak baditu, fabrikatzailearen zerbitzu teknikoari deitu aparatuak ikuskatzeko. Errekuntza hobetuko da eta gas gutxiago kontsumituko du.

Butano eta propano gasak ez dira toxikoak. Aireak baino pisu handiagoa dutenez, beheko aldeetan pilatzen dira, eta, horregatik ez da komeni sotoetan erabiltzea ez eta pilatzea ere.

Gaseko tresna bat lanean ari den lekuan haizebideren bat egongo da beti. Xaretak ez itzazu ez buxatu ez eta itxi ere objekturen batekin.

Propanoak eta butanoak usain berezia dute, eta jariorik edo isuririk bada berehala ohartuko zara.

Hodi malguak iraungitze data du, eta ezin da erabili data horretatik aurrera. Hodia ez ezazu inoiz bortxa tiratuz.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.