Gaur egun PGLa ere asko erabiltzen da autokarabanei energia hornitzeko.
Uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuan adierazten denari jarraiki, autokarabana zerbitzua emateko prest egongo da. Errege Dekretu horren bidez, gas erregaien banaketaren eta erabilpenaren Erregelamendu teknikoa onartu da, eta Erregelamendu horretan ITC-ICG 10 (Etxe-erabilpeneko karabanetan eta autokarabanetan petrolioaren likuatutako gasak instalatzea) ere sartu da, instalazio ziurtagiria gauzatu ondoren.
Memento horretatik aurrera, autokarabanaren instalazioaren titularrak PGL ontziak eskatu ahal izango dizkio agentziari.
Karabanei eta autokarabanei alta emateko behar den dokumentazioa honakoa da:
Kontratuan agertu behar den helbideari dagokionez, helbide hori autokarabanaren zirkulazio baimenean agertzen dena izan behar da, eta hori, behar den gauza guztietarako etxebizitza mugikorrarena eta bere jabearena da, eta ibilgailuaren matrikula eta ibilgailu horren xasis zenbakia idatziz jasoko da.
Instalazioaren mantentze-lanei dagokienez, titularrak, edo horrelakorik ez dagoenean, PGLaren instalazioen erabiltzaileak izango dira aipatu instalazioaren kontserbazioaren eta erabilpen onaren arduradunak, 919/2006 Errege Dekretuan ezarritako irizpideei jarraiki, ibilgailuak etengabe erabiltzeko moduan egoteko segurtasun maila egokia izan dezan.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.