Lubrifikatzaileak, petrolioa, gasolina, butano-botilak eta produktu kimikoak – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Produktuari buruzko informazioa

Petrolio Gas Likidotua (PGL) butanoaren eta propanoaren arteko nahasketa da. Munduan saltzen den PGL-aren %60 zuzenean gas natural edo petrolio hobietatik ateratzen da. Gainontzeko %40, berriz, findegietan petrolioa distilatuz lortzen da.

UNE-EN 589 Arauak erregulatzen du PGL-ak ibilgailuentzako karburante gisa erabili ahal izateko behar duen butano-propano nahasketaren konposaketa eta ezaugarriak. Elementu bakoitzaren kopurua erabileraren araberakoa izango da: REPSOL GAS-ek %30 propano eta %70 butano duen Autogasa saltzen du ibilgailu arinetarako, eta %65 propano eta %35 butano duen Autogasa ibilgailu astunetarako.

Autogasa likidoa delarik, biltegiratu, garraiatu eta banatu egiten da. Gero Autogas Zerbitzugune Sare batek komertzializatzen du eta han bertan, ibilgailuen depositoa erraz eta azkar bete daiteke. REPSOL GAS-ek ibilgailu flotei erabilera esklusiboko instalazioa edukitzeko aukera ematen die, GLP-a gorde eta erabili ahalko izateko.

 


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.