Lubrifikatzaileak, petrolioa, gasolina, butano-botilak eta produktu kimikoak – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > ... > PGL Gida > Erregai motak > Gas likuatuak
Petrolioaren gas likidotuak

Petrolioaren Gas Likidotua (PGL) izendapena butanoa edota propanoa nagusi diren hidrokarburoen merkataritza-nahasketek hartzen dute.

Berez gaseosoak dira, baina itxitako ontzietan eta giro-tenperaturan, gehienak fase likidoan egoten dira, lurrun egoeran egonda okupatuko luketen bolumena baino 250 handiagoa okupatuta.

PGLak, findegiko gas gisa edota gas naturalaren elkartutako instalazio moduan atera ostean, konprimitu egiten dira likidotu arte, eta egoera horretan edukitzen dira biltegi handietan, normalean, terminalak deitzen zaien findegietako edota portuetako instalazioei erantsita.

Biltegiratzeko gordailuak hainbat motatakoak izan ohi dira:

  • Presio bidezko gordailuak
  • Hoztutako gordailuak, edota presio atmosferikodunak
  • Erdi hoztutako gordailuak
  • Lur azpiko gordailuak: gatz-barrunbean edota ohiko mina-galeriatan.   

PGL terminaletatik itsasontzietara garraiatzen dute, trenbide edota errepide bidez, tangetan sartuta, edota gasbideen bidez betetze-lantegietaraino. Han, botiletan sartuta edota ontziratu gabe banatzen dituzte merkatuetara.

Gainerako merkataritza-gasekin alderatuta, PGLen bero-ahalmen handiak ondoko abantaila ematen du: energia osoaren kopuru bera lortzeko, gas egoeran dagoen gasa banatzeko erabilitako hodien diametro gutxiago behar dira, nahiz eta presioek ezin duten balio jakin bat gainditu, izan ere, kanalizazioetan kondentsazioak gertatuko lirateke.

Daukan purutasun handiari eta osagaien homogeneitateari esker, produktu hauen errekuntza estekiometrikoa izan dadin, beharrezko airea egokitzea oso erraza da.

Gainera, eta hau da daukaten ezaugarri nagusienetako bat, ez daukate sufrerik eta bestelako substantziarik; hala nola, metalik. Aplikazio-esparrua, oro har, berotze zuzena da, baita, beste erregaiekiko, gordailuan gas propanoa izatearen irisgarritasunak, sufrerik ez izateak eta gas-erregaiak dituen abantailek balio erantsia ematen dieten instalazioak ere.

Merkaturatzeko modua aldatu egiten da biltegiratzeko zein banatzeko moduaren arabera:

  • ontziratutako PGL sukalderako, ur beroarentzat eta berogailuarentzat etxeko erregai gisa baino ez da ia erabiltzen.
  • Gordailu finkoan biltegiratutako PGL etxeko, bizilekuetako, merkataritzako, nekazaritzako eta industria zehatz batzuetako sektorean erabiltzen da.
  • PGL automozioa, erregai gisa erabiltzeko.


imagen

Batzuetan, giro-tenperatura jaisten denean, gordailuaren lurruntzeko ahalmena ez da nahikoa izaten eskatutako gas propanoaren emariarentzat, eta beharrezkoa izaten da lurrungailuak erabiltzea. Kasu horretan, 90 kcal/kg-koa den propanoko lurrun-bero sorra kontuan izan behar da.


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.