Online zerbitzuak - repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Gasolioak > Zerbitzu interaktiboak
Online zerbitzuak
Teklatua

Enpresek egunero egiten dituzten kudeaketetan, leku aldatze ugari egiten da eta, hortaz, denbora galtzen da.

repsol.com webguneak bere bezeroei online zerbitzuez gozatzeko aukera ematen die, era erraz eta erosoan beren negozioa kudeatzeko interesgarria den informazioa eskura dezaten.


Ordenagailua eta faktura


Online eragiketa aipagarriak:

  • Eskaerak eta kontsultak egitea, bai eta haiek aldatzea edota ezeztatzea ere.
  • Fakturak kontsultatzea.
  • Saldoak kontsultatzea.
  • Albaranen hileko segimendua.
  • Bezeroen datu baseak.
  • Kontratuko datuak eguneratzea.
  • Instalazioen berrikuspenak eskatzea.
  • Sistema Teleneurria. Erregaiei dagokienez, online eragiketa garrantzitsunenetako bat da. Sistema honen bidez, erabiltzaileak ondokoak egin ahal izango ditu:
    -Deposituetan dagoen erregai edukia kontsultatu eta, erregai kopurua aurretik zehaztutako gutxienekora iristen denean, automatikoki eskaera bat bidali.
    -Deposituetan sortutako alarmak kontsultatu.
    -Aurretik zehaztutako muga aldatu.
    -Hornikuntzen murrizketen egutegia ikusi.
  • ISO 9000 sartzea. Dokumentazio kontsultak, lauhileko txostenen gaineko kontsultak egin ahal izango dituzu, helburuak eta ekintza zuzentzaileak zehaztu eta askoz gehiago...                  

Orrian Repsol YPF-k merkaturatzen dituen gasolio mota guztiak eta zure bizilekutik hurbilen dagoen banaketa zerbitzua edo zerbitzugunea non dagoen jakin ahal izango duzu.

Online zerbitzuetarako sarbidea


repsolypf.com atariak eskainitako online zerbitzuetara sartzeko erregistratuta egon behar duzu. Oraindik ez bazaude, sakatu hemen. Gainera, Repsol YPF-ko bezero izateagatik beste zenbait abantaila izango dituzu, besteak beste, doako posta kontu bat eskuratzeko eta profesionalentzako informazio buletinak kontsultatzeko aukera izango duzu.

Nahi izanez gero, hasiera orrira joan zaitezke zuzenean, Repsol YPF-ko bezeroak sartzeko datuak ipinita.

Erregistratzeari buruzko informazio gehiago (PDF 528 Kb)

Ezagutu ezazu repsolypf.com  atariak eskaini ahal dizun guztia



Deskargatu Acrobat Reader


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.