Lubrifikatzaileak, petrolioa, gasolina, butano-botilak eta produktu kimikoak – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Gasolioak > Produktuei buruzko informazioa > TecnoDiesel e+10

B gasoleoa lan publikoarentzako, meatzaritzarentzako eta industriarentzako

Diesel iraultza zure makinetara iritsi da.

Repsol TecnoDiesel e+10-k  zure makinentzako diesel garai berriari ekin dio, estreinaldiko baldintzak mantentzen dituelako eta mantentze-lanen kostua gutxitzen duelako.

Lan publikoko, meatzaritza-laneko eta industriako makinentzako bereziki egokia “common rail” diesel motorizazioekin.

Gasoleo berezia eta formula esklusiboa.


 Repsol-ek etorkizuneko teknologien alde egin du, erregaientzako formula berriak ikertzen eta garatzen, horregatik bihurtzen dira produktu bakanak. Horregatik garatu du Repsol TecnoDiesel e+10 berria, gasoleo B berezia azken belaunaldiko makinentzako bereziki gomendatua.

TecnoDiesel e+10 erabiltzeko 10 arrazoi

Repsol-ek B gasoleo gehigarritua merkaturatu du. Ezagutu hau erabiltzeko arrazoiak.

  1. Repsolek patentatu duen formula esklusiboa dela-eta e+ erregai-familiaren esperientzia guztia biltzen duelako.
  2. Lan publikoetan, meatzaritzan eta industrian erabiltzen den makina mota guztientzako diseinatuta dagoelako, bereziki "common rail" injekzio-sistema duten azken belaunaldiekoentzako.
  3. Zure makinen balio-bizitza luzatzen duelako, korrosioaren aurka egiten duelako eta elikadura eta erregaiaren injekzio-sistema kontserbatzen duelako baldintza egokietan. 
  4. Gasoleoa egonkortzen duelako partikula disolbaezinen formazioa minimizatuz, iragazkiak garaia baino lehen lohiz betetzea saihestuz.
  5. Makinen mantentze-lanen kostua murrizten duelako, erregaiaren elikadura-sistemaren babesa hobea delako eta iragazkiak garaia baino lehen lohiz betetzea saihesten duelako.
  6. Errekuntza optimizatzen duelako, makinen estreinaldiko zerbitzugintzari eusten diolako, potentzia eta kontsumoa adibidez.
  7. Fidagarritasun handiagoa ematen dielako azken belaunaldiko makinei, eragiketa bitarteko denbora maximizatzen eta gertakariak murrizten baititu.
  8. Biltegiratzea errentagarria delako gasoleoaren propietateak gordetzen dituelako, baita epe luzeetan ere.
  9. Repsol Teknologia Zentroan garatu delako, proba zorrotzenak jasanez eta estres termiko handiko makinetan probatuz.
  10. Banaketa sare zabal bat duelako, beste edozein operadorek baino zabalagoa, penintsulan eta Balearretan 2.000 edukiontzi-zisterna baino gehiago baititu.      

Repsol TecnoDiesel e+10 berria Repsoleko langileen bitartez edo banaketa-sarearen eta CAMPSAren bitartez aurki dezakezu, eta beste edozein operadorek baino banaketa-sare zabalagoa du penintsula eta Balearretan.


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.