Repsol AgroDiesel e+10

Teknologia berriei aurre hartuta eta horietara egokituta, Repsol YPF-k gasolioei buruzko ikerketak eta entseguak gauzatzen dihardu etengabe. Helburua merkatuko eskaerei erantzutea eta bezeroen beharrak asebetetzea da.
Ahalegin horri esker, Repsol YPF-k merkatuko lehenengo B gasolio gehigarriduna merkaturatu du, Repsol AgroDiesel e+10 berria, hain zuzen. Gehigarri esklusiboen pakete bat ere badu, eta horri esker gasolioa herdoiletik babesten du eta iragazkiak behar baino lehen ixtea ekiditen du.
Repsol Agrodiesel e+10 Gasolio hau "common rail" diesel motorra duten nekazaritzarako makinentzat dago pentsatua, eta beste gasolio batzuekin konbinatuta erabil daiteke. Gainera, merkatuko makina fabrikatzailerik zorrotzenen irizpideak aintzat hartuta egin dute, John Deere etxearenak, hain justu.
REPSOL AGRODIESEL e+10 erabiltzeko 10 arrazoi
- Formulazio esklusiboa, Repsol YPF-k patentatutakoa. John Deere eta New Holland nekazaritzarako makineriaren ekoizle nagusiek gomendatua.
- Nekazaritzako makineria-mota guztientzat diseinatutakoa eta azken belaunaldiko motorretan erabiltzen diren "common rail" injekzio-sistemetako itzulerako tenperatura altuekin lan egiteko bereziki garatua.
- Korrosioarengandik babesten du, elikatzeko eta erregaia injektatzeko sistema behar bezalako baldintzetan mantenduz.
- Gasolioa egonkortzen du partikula disolbaezinak sortzea minimizatuz eta iragazkietan sortzen den zikinkeria murriztuz. Hobekuntza hori kritikoa da azken belaunaldiko injekzio-ekipoetan beharrezkoak diren mikraje apaleko iragazkiak erabiltzen direnean.
- Makineriaren mantentze-kostuak txikiagotu egiten ditu, erregaiaren elikadura-sistemak duen babesa eta iragazkietan pilatzen den zikinkeria txikiagoa direlako.
- Gasolioan gomak eta solidoak sortzea eragozten du, horiek injektoreen funtzionamendu egokia eragotziko lukete.
- Errekuntza optimizatzen du, makineriaren hasierako prestazioak mantenduz: potentzia, isurpenak eta kontsumoa.
- Nekazaritzako makineriaren fidagarritasun handiagoa ahalbidetzen du, horrela operazio-denbora maximizatuz eta horrek irauten duen bitartean gorabeherak murriztuz.
- Gasolioaren propietateak gordetzen ditu, baita denbora luzean biltegiratzen denean ere, eta horrek ahalbidetzen du erabilerarako malgutasun handiagoa izatea eta erregaiaren aurreikuspen eta berrikuntza kostuak minimizatzea.
- Estres termiko handia duten nekazaritzako makinerian entseguak egindakoa ("common rail" motorizazioak dituzten John Deere uzta biltzeko makinak).
