Metalak desaktibatzeko sistema (SDM) - repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > ... > ... > Diesel e+10 > Ezaugarriak > MDS
Metalak desaktibatzeko sistema (SDM)
Zertarako metalak desaktibatzeko sistema bat?
Proceso de oxidación del motor

 

Gasolioa azalera metalikoekin egon ohi da kontaktuan.
Metalek degradazioa eragiten dute, herdoiltzen hasi eta katean hainbat erreakzio hasten dira eta produktu disolbaezinetan amaitzen dira. Hala, hondakin eta hondar kaltegarriak sortzen dira. Horrek guztiak motorraren ezaugarriak murrizten ditu.


Arazo horien konponbideak hauek dira:

  • Hondakinen sorrera eta metaketa saihestea, sakabanatzaile bat erabiliz.
  • "Metal desaktibatzaile" bat erabiliz metalek duten egonkortasunean duten eragina ezeztatzea.
  • Gasolioaren eta bere propietateen egonkortasunari eustea.                      

Metal desaktibatzaileak partikula metalikoak isolatzen ditu, beren erreaktibotasuna ezeztatzen du eta beren esku-hartzea saihesten du makro-hondakinak sortzeak eragin dezakeen gasolio-oxidazioaren erreakzioetan. Horrela, injekzio prozesua modu ezin hobean burutzen da, ibilgailuaren ezaugarriak luzaroago mantenduz. 

>> Ikusi animazioa


Metalak desaktibatzeko sistemaren abantailak
Partículas de combustible

Diesel motor berrietan erregaiak presio eta tenperatura altuak jasan behar ditu eta, baldintza horietan, faktore txikiek jarraian aipatzen direnen moduko zahartzapen-prozesuak bizkortzea eragin dezakete:


  • Lubrifikatzailea erregaitan sartzea.
  • Erregaitan agertzen diren partikulak ugaritzea.
  • Erregaiaren desegonkortasuna (denboran propietateei bere horretan eustea).
  • Metalen presentzia.                      

Arazo horien konponbidea ez da, soilik, metaketarik ez duen erregaia izatea. Repsol haratago joan da eta berak diseinatutako egonkortzailea barneratu du (metal desaktibatzailea). Horren bidez, erregaian metalak egonez gero metaketak sortzeko prozesu oro eragozten da, haiek motorraren funtzionamendu egokia kalte bailezakete.

Metalak desaktibatzeko sistemak abantaila handiak ematen dizkio motorrari, eta, ondorioz, motorrak behar bezala funtzionatzen du.

>> Ikusi animazioa


Erakusketa batzuk laborategi saiakeren bidez

Metal desaktibatzailearen erabilerari lotutako abantailak erakutsi ahal izateko, laborategian saiakuntza batzuk egin ziren, lehen azaldutakoa baieztatzen dutenak. Informa zaitez haietako bakoitzaren xehetasunei buruz irudien eta bideoen bidez:


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.