Hemen Diesel e+10 berriari buruz sor daitezkeen zalantza batzuk argi ditzakezu
Zein ibilgailuk erabil dezakete Diesel e+10?
Diesel motor guztiek, inolako egokitzapenik gabe. Diesel e+10 berriaren formulazio espezifikoari esker, azken belaunaldiko diesel motorrek oso ongi baliatzen dira haren abantaila guztiak.
Zein da Diesel e+10-en berrikuntza?
Diesel erregai berriaren formulazio esklusiboak Metalak Desaktibatzeko Sistema (MDS) dakar. Dieselaren injekzio sistema gordetzen du, eta sufrerik gabekoa denez, (<10 ppm - ikus "ppm"), ingurumena zaintzen laguntzen du.
Bateragarria al da beste gasolioekin?
Diesel e+10 beste gasolio batzuekin konbinatuta erabil daiteke, baina produktua eskuarki erabiltzeak bakarrik emango dizkio zure motorrari e+10-en abantaila guztiak eta horrela bakarrik lortuko duzu zure diesel motorraren errendimendua optimizatzea.
Non aurki dezaket Diesel e+10 berria?
Diesel e+10 aukeratutako Repsol, Campsa eta Petronor Zerbitzuguneetan bakarrik saltzen da. Zein zerbitzugunetan aurki dezakezun zehazki jakiteko, "Non eros dezaket Diesel e+10 berria" atalean begiratu behar duzu.
Zein da Diesel e+10 eta e+-en arteko ezberdintasuna?
Gaur egungo Diesel e+-a sufre kopuru txikia duen gasoleoa da (50 ppm), eta, aldiz, Diesel e+10 berria sufrerik gabea da (<10 ppm). Horri esker, azken teknologiako motorren kontsumoa optimiza daiteke, eta ingurumena zaintzen laguntzen du .
Diesel e+10-i beste produkturen bat gehi al dakioke?
Diesel e+10 berriaren gehigarriak bikainak direnez, ez dago beste produkturik gehitu beharrik.
Autoari aurreko Diesel e+ botatzen jarrai al dezaket Repsol, Campsa eta Petronor Zerbitzuguneetan?
Bai, Diesel e+10 berriak ez du e+ ordezkatu, kalitate bereziko produktu modura atera baitute .
Diesel e+10-k hobetuko al du autoaren funtzionamendua?
Diesel e+10 gasolio berria diesel motorren prestazio guztiak lortzeko erregai egokiena izateko diseinaturik dago, haien errendimendua indartuz eta optimizatuz.
Diesel e+10-ekin erregaia aurrezten al da?
Erregaiaren kontsumoa, neurri handi batean, gidatzeko moduaren araberakoa da, baina ziurtasunez esan daiteke Diesel e+10-ekin karburantearen kontsumoa optimizatzea lortzen dela. Optimizazio hori kritikoa da diesel teknologia berrietan (eta haietarako egokia da Diesel e+10).