Lubrifikatzaileak, petrolioa, gasolina, butano-botilak eta produktu kimikoak – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Hemen sail honetako edukiekin lotutako terminoen esanahia aurki dezakezu. Saka ezazu hitz bakoitzaren gainean definizioa irakurtzeko. A-B C D E-H I-O P-R S-Z
 
EAEE

Europako Automobil Egileen Elkartearen sigla

Sartzea

Zilindroa betetzen den aldia. Sarbideko maskorra irekita dagoenean eta pistoiak beheranzko ibilbidea egiten duenean, Goiko Itopuntutik (GI) Beheko Itopuntura (BI). Pistoiak uzten duen hutsunea sarrerako hoditik transmititzen da, atmosferako airea hartzeko eta hori motorrean sartzeko. Diesel motorretan, aire-sartzea baino ez da gauzatzen.

Korrosioaren kontrakoa

Elementu honek edo haren ezaugarriek materiala herdoiltzea saihesten dute, babestutako materialarekin oxigenoak erreakzioa izatea oztopatzen baitu (ikus oxidazioaren aurkakoa ere)

Aparraren kontrakoa

Aparra sortzea eragozten duen elementua edota elementuaren ezaugarria, likido bat irabiatzen denean edota airea sartzen denean

Herdoiltzearen aurkakoa

Material baten gainazalean ura kondentsatzea eta pilatzea eragozten duen elementua edota elementuaren ezaugarria. Materialaren gainean herdoila sortzea saihesten du

Oxidazioaren kontrakoa

Material bat oxidatzea eragozten duen osagaia edota osagaiaren ezaugarria; babestutako materialarekin oxigenoak erreakzioa izatea oztopatzen du (ikus korrosioaren kontrakoa ere)

ASTM

American Society for Testing and Materialsen elkartearen siglak 

Auto Oil II

Auto Oil II Europako Batasunak, petrolio-konpainiek eta autogileek sustatzen duten lan-programa teknikoa; 2005. urtetik aurrera zehaztu egiten du erregaiaren konposizioak ea zein ondorio dituen errepideko garraioa egiten duten ibilgailuen isurketetan.

Erregai ponpa

Elikadura-zirkuituaren osagaia; erregaia injekzio-ponpara eramateaz arduratzen da, eta motorra geldirik dagoelarik zirkuitua erregai-tangan deskargatzea saihesten du. Motorraren erregai-tangan dago

Diesel-injekziozko ponpa

Elikadura-sistemaren osagaia da, eta erregaia zilindroetan banatzea da bere lana, injektoreen bidez, errekuntzarako. Diesel-injekziozko bonba arduratzen da erregaia xurgatzeaz, erregimena erregulatzeaz, injekzioa aurreratzeaz, motorra gelditzeaz... azken batean, diesel-motorren muina da

Injekzio-ponpa

Diesel-injekziozko sistema da, eta ponpa baten injektoreen gorputz bakoitza lerroan bereiztean eta erregai-kamaratik hurbil jartzean datza. Ponparen ardatzak injektore bakoitzari eragiteari uzten dio, eta espeka-ardatzean kokatutako espeka batek eragiten dio zuzenean. Injektatutako emariaren kontrola elektronikoki egin daiteke, banagune baten bidez. Abantaila hau du: erregaiak ibilbide motza egin behar du presio altua duenean; beraz, ponpen hodietan lerroan edo borobilean agertzen diren gorabeherak saihesten dira. 2.000 bar baino injekzio-presio altuagoetan egin dezake lan.

Bokerela

Tresna-erregulatzailea, tutu malguaren bukaeran kokatzen da eta hornigailutik autoaren tangara doan emaria kontrolatzeko balio du


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.