Lubrifikatzaileak, petrolioa, gasolina, butano-botilak eta produktu kimikoak – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > ... > Produktuei buruzko informazioa > Diesel e+ > Ohiko galderak

Diesel e+ berriari buruzko zalantzak hemen argi ditzakezu


Zein ibilgailuk erabil dezakete Diesel e+?
Diesel motor guztiek. Antzinakoek eta gaur egungoek, auto partikularrek nahiz ibilgailu profesionalek. Diesel e+ merkatuko diesel motor guztietarako aholkatzen da, baina azken belaunaldikotarako ere.
Beste gasiolioekin batera erabil al daiteke?
Diesel e+ beste gasolioekin nahastuta ere erabil daiteke, baina ohiko produktu bezala erabilita e+ gehigarriaren abantaila guztiez baliatuko da zure motorra, eta zure diesel-autoaren bizitza luzeagoa izango da.
Diesel e+ berria non aurki dezaket?
Diesel e+ erregaia Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzuguneetan baino ez dago salgai.
Zer desberdintasun dago Diesel e+ eta aurreko gasolioaren artean?
Diesel e+ berriak aurreko gasolioaren ezaugarriak hobetzen ditu: injekzio sistema eta elikadura zirkuitua garbi mantentzen ditu, korrosioaren kontrako babes gehiago ematen du eta hotzean abian jartzea aiseago ahalbidetzen du.
Diesel e+ erregaiari beste produkturik gehitu al diezaiokegu?
Kalitate gorena lortzeko optimizatuta dagoen produktua da Diesel e+ erregaia, beraz ez da beste produkturik gehitzerik aholkatzen.
Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzuguneetan aurreko super diesel / extra diesel gasolioez hornitzen jarrai dezaket?
Ez, Diesel e+ berriak aurrekoak ordezkatu ditu-eta.
Diesel e+ gasolioak beribilaren funtzionamendua hobetzen al du?
Diesel e+ gasolio berria diesel motorrei etekin handiena ateratzeko diseinatutako erregai egokiena da.
Diesel e+ berriarekin erregaia aurrezterik ba al dago?
Nola gidatzen den, hala xahutzen da erregia, hein handi batean; hala ere, Diesel e+ berriaz motorrari errendimendu handiena atera ahal zaio eta, ondorioz, kontsumoa ere ahalik eta hoberena da.

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.