
1-Ibilgailua identifikatzeko unitatea (VIU).
Ibilgailuan jarritako mikrotxipak datu guztiak ditu: matrikula, flota, erregai mota, etab... Ez da posible VIUa manipulatzea. Takografoari, bateriari eta bobina igorleari lotuta dago ibilgailuaren erregaiaren biltegiaren sarreran.

2-Bobina hartzailea duen bokerela.
Bokerela, bobina hartzailea duena, ibilgailuaren biltegian sartzen den unean, ibilgailuaren datuen irakurketa egiten du.

3-Oinarriko edo zerbitzuguneko kontrol unitatea (SCU).
Hornigailuei lotutako ordenagailua da eta hornitzea memorian gorde eta kontrolatzen du. Bokerelaren bobinak bidaltzen duen ibilgailuaren identifikazioa jasotzen du eta hornitzea baimendu edo ukatzen du. Hornigailua ibilgailua identifikatu eta baimena eman denean jartzen da martxan. SCUak egindako transakzioa biltzen du, eragiketa guztiak inprimatzen ditu eta bezeroaren PCan iraulitzen ditu.
4-Kudeaketarako programa informatikoa.
Sistemak bildutako datuak eta SCUak bidalitakoak jasotzen ditu eta modu argian irudikatzen ditu. Kontsumoa, batezbestekoak eta desbideratzeak, sail bakoitzari karguak zuzen eman, etab... kontrolatuta edukitzeko aukera ematen dio flotaren arduradunari
Kudeaketa programa deskargatzeko: www.toptech.es
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.