Lubrifikatzaileak, petrolioa, gasolina, butano-botilak eta produktu kimikoak – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Gasolioak > Bezeroarentzako arreta > Ohiko galderak
Ohiko galderak

Gasolioari buruzko ohiko zalantzen erantzunak hemen aurkituko dituzu:


Nola ezagutu ditzaket Repsol-eko gasolioen ezaugarri teknikoak?

Repsol merkatuko marka liderra da eta bere gasolioetan berrikuntzak etengabe egin eta garatzen ditu. Gure produktuak eskuratzen dituzunean, badakizu azken belaunaldiko gasolioa erosten ari zarela. 

Gure produktuen ezaugarriak xehetasunez jakiteko, kontsulta ezazu gure katalogoa.
Non eskura dezaket automozio A gasolioa?


Honako salmenta-bide hauen bitartez eskura dezakezu:

  • Espainia osoan zehar dauden 3.800 Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzugune baino gehiagotan.
  • Salmenta-bide zuzenean, edo erregai-gordailudun ibilgailu flotak dituzten enpresetara merkataritza banatzaileek bidalita.
  • Espainia osoko 100 kirol-portu baino gehiagotan dauden ontzientzako hornigailuen bitartez.       
Non eskura dezaket AgroDiesel e+10?


AgroDiesel e+10 gasolioa honako salmenta-bideen bitartez eskura dezakezu:

  • Espainia osoan zehar dauden 3.800 Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzugune baino gehiagotan.
  • Salmenta-bide zuzenean, edo   merkataritza hornitzaileen bitartez.       

Repsol Mar e+ portuetan dauden tresna hornitzaileen bitartez merkaturatzen da.

- Non eskura dezaket Repsol Energy e+?

Repsol Energy e+ gasolioa zuzeneko salmenta-bideen bitartez edo espainia osoan dauden merkataritza hornitzaileen sarearen bitartez eskura daiteke.
Nola egin dezaket gasolio eskari bat?



Repsol-eko bezeroa bazara, nahikoa da erregaien on-line bezero gisa izena emanda egotea. Hala, repsol.com webgunean zure eskariak egin ditzakezu Zerbitzu elkarreraginkorrak aukeran sartuta. Oraindik izen eman ez baduzu, hemen erregistratu zaitezke.

Oraindik ez bazara Repsol YPFko bezero, bete ezazu formulario hau. Zure eskariaren bolumenaren arabera, zure etxetik gertuen dagoen hornitzailea lokalizatu ahal izango duzu, edo, bestela, Repsoleko merkataritza arduraduna zurekin harremanetan jarriko da.

Bezeroarentzako arreta telefonoak ere badituzu.


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.