Lubrifikatzaileak, petrolioa, gasolina, butano-botilak eta produktu kimikoak – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Gas naturala

Gas naturala jatorri fosila duen energia da, eta zorupean aurkitzen da; harri geruzetan harrapatutako materia organikoa usteltzetik dator. Gas naturala hidrokarburo arinen nahasketa da, horien artean metanoa (CH4) nagusi izanik. Hobietatik ateratzen denean, gas naturala kolorerik eta usainik gabeko produktua da. Ez da toxikoa eta airea baino arinagoa da. Behin zorupetik aterata, kontsumo eremura garraiatu behar da. Eremu hori gertu edo milaka kilometrora egon daiteke. Hobietatik kontsumo eremurainoko garraioa gasbide deituriko diametro handiko altzairuzko hodien bidez egiten da.

Buques metaneros

Garraioa itsasoz egiten denean, eta itsaspeko gasbideak eraikitzea ezinezkoa denean, gasa metano-itsasontzietan kargatzen da. Horrelakoetan, gasa zero azpitik 160 gradutara likidotzen da, bolumena 600 aldiz txikiagotzeko. Portu hartzailean, gasa bilketa eta birgasifikazio lantegi edo terminaletan deskargatzen da.


Instalación industrial de gas natural

Han presio atmosferikoa duten tanga handietan bilduta gordetzen dute, eta gero kontsumo zentroetara garraiatzeko gasbide sareetan injektatzen dute. Gasa garraiatzen duten instalakuntza guztiak zorupekoak dira eta paisaia guztiz leheneratu eta errespetatzeko pentsaturik daude.

Informazio gehiago gasnatural.com atarian



Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.