Lubrifikatzaileak, petrolioa, gasolina, butano-botilak eta produktu kimikoak – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > Produktuak eta zerbitzuak > Berezitasunak

Olio plastikatzaileak

Olio plastikatzaileak

Repex® eta Extensoil® kautxuaren industrian erabiltzen diren bi olio mineral gama zabalak dira. Kautxo ez oso polarretan erabiltzeko olio parafinikoak eta kautxo polarretarako olio aromatikoak daude. 


Kautxoarekin nahasten dira nahasketaren likatasuna murrizteko eta kautxoari propietate plastikoak emateko. Horrela, kautxoa era erosoagoan lan daiteke.


Olio aromatiko gama ez-etiketagarri berria ere badago TDAE eta MES teknologien bidez, kautxo polarrekin nahasketak fabrika daitezke. Nahasketa horiek ez dute propietaterik galduko eta indarrean dagoen legeari gehienezko berme toxikologikoekin jarraitzen diote.


Aurkezpena:

Repex® eta Extensoil® olioak soltean edo 180/190 kilo garbiko altzairuzko bidoi paletizatuetan aurki daitezke. 120 bidoi kamioiko edo 20 oineko 80 bidoi eduikontziko itsaso-garraiorako. Batzuetan, olio horiek 800-900 kiloko edukiontzietan sartzen dira.

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.