Produktuaren gaineko informazioa
Petrolioaren kokea erregai gisa erabiltzen da zementuaren eta zeramikaren industrian. Gero eta gehiago erabiltzen dute konpainia elektrikoek, hura erreta elektrizitatea sortzeko. Hala, prezio baxuko kokea lortzen da, fuelolioarekin edota gas naturalarekin konparatzen badugu.
Mota hori, nagusiki, erregai gisa erabiltzen da. Gainera, beste aplikazio bat ere badago; ez da oso hedatua, baina oso eraginkorra da; hobeto egosteko, buztinarekin nahastean datza.
Produktuen katalogoa
Coruñan granulometria bat merkaturatzen dute, eta honako ezaugarri hauek ditu:
- Hezetasuna: %8,0ko gehieneko pisua.
- Errautsak: %1,0ko gehieneko pisua.
- Lurrunkorrak: %9 / 14.
- Sufrea: %6,5ko gehieneko pisua.
- HGI: 50 / 80 gutxienekoa eta gehienekoa.
- PCS: 7.700 Kcal./kg. gutxienez.
- Granulometria: Guztia bat.
Puertollanon (Ciudad Real), hainbat motatako granulometriak merkaturatzen dituzte, eta ezaugarri hauek dituzte:
- Hezetasuna, pisuaren %: gehienez 8,0.
- Errautsak, pisuaren %: gehienez 0,5.
- HGI: gutxienez 40.
- Sufrea, pisuaren %: gehienez 5,5.
- PCS: 8.400 Kcal./kg. tipikoa
- Granulometriak: Finak; 0/300; 0/15; 45/300 eta 0/45.