Emultsio bituminosoak fase urtar baten barruan dauden betunezko globuluen dispertsio koloidalak dira. Fase urtar hori urez eta izaera anionikoko edo kationikoko emultsionatzailez osatua dago, bere dispertsioa, nahasketa eta giro-tenperaturako itsaspena faboratzeko helburuarekin. Emultsioek hotzetan aglutinatzaile bituminosoa aplikatzea ahalbideratzen dute, hala, agregatuen eta betunen berotzea saihestuz.
Tratamendu mota batzuetarako, esaterako, garaztadetarako, esnetarako eta hotzetan egindako nahasketetarako, emultsio bituminosoak eskaintzen dituzten abantailak aski ezagunak dira: erabiltzeko erraztasuna, egiturazko malgutasuna, etab.
Repsol YPF Lubricantes y Especialidadesek edozein motatako emultsioak fabrikatzeko beharrezko teknologia eta instalazioak dituzte: emultsio katonikoak eta anionikoak, haustura azkarrekoak, haustura ertainekoak geldokoak eta gainegonkortuak. Emultsio horiek material horien erabilera arlo guztiak betetzen dituzte.
Emultsioak fabrikatzeko polimeroekin aldatutako betunak erabiliz gero aldatutako emultsioak lortzen dira. Beraz, emultsio horiek polimeroekin aldatutako betun baten berezko abantailak izango ditu. Emultsio horiek trafiko astuna dagoenean, eta klimatologia oso muturrekoa denean erabiltzea da egokiena.
Espainian ohiko emultsio bituminosoak eta aldatutakoak Baldintza Teknikoen agirian jasotako espezifikazioen arabera merkaturatzen dira. Espezifikaturiko mota bakoitzak erabilera ezberdina du: itsaspenezko garaztapenak, inprimaziozkoak, gainazaleko tratamenduak, hotzetan egindako aglomeratuak, legar-emultsioak, esne bituminosoak (slurry seal), etab.
Emultsio bituminosoak (PDF 64 Kb)
Aldatutako betunezko emultsioak (PDF 72 Kb)
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.