Repsol-ek egindako polimeroekin aldatutako betuna hobetutako aglutinatzailea da, eta bi modutara lortzen da: modu bat fisikoa da eta betunezko eta polimerozko nahasketa makroskopikoki homogeneo bat lortzen da. Beste bidea kimikoa da, eta betuna erretikulazio kimikoaren bidez lortzen da. Repsol-ek garatutako eta patentatutako prozesu haiei esker, polimeroa betunean sar daiteke, kalitate altuko biltegiratzean egonkorrak diren aldatutako betunak lortuz. Betun horiek Modifal markarekin merkaturatzen dituzte.
Polimeroak dituzten betunen aldaketak prestazio handiagoko zolaketa-sistemak garatzeko aukera ematen du. Sistema horiek trafikoaren hazkundeari eta hortik eratorritako exijentziei egokitzen dira, eta, horrela, iraunkortasun handiagoa eta mantenimenduan gastua aurreztea lortzen dute.
Aldatutako betunak Repsol Lubricantes y Especialidades S.A.ren instalazioetan ekoitzen dituzte.Lehengaiak zehatz-mehatz kontrolatzen dituzte, eta horri esker, kalitate handiko produktuak eta bezeroak erregularki hornitzea lortzen dituzte.
Aldatutako betunak Sustapen Ministerioaren preskripzio teknikoen pleguan bildutako Espainiako xehetasunen arabera merkaturatzen dituzte, teknologia horien ezagutza handiak edozein xehatasunetara egokitzen diren betunak egiteko aukera eman.
Aldatutako betunen aplikazioa jarraiak ez diren eta loditadun gutxiko nahasketa drenatzaileen, irekiguneen erremonte aurkako nhasketen eta aldatutako betunen emultsioen fabrikazioan oinarritzen da.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.