Lubrifikatzaileak, petrolioa, gasolina, butano-botilak eta produktu kimikoak – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Asfaltoak > Produktuei buruzko informazioa > Betun bereziak

Gradu anitzeko betunak

Errepidea asfaltatzen

Gradu anitzeko betuna loki berezia da, eta, ohiko betunaren barneratze bererako, suszeptibilitate termiko txikiagoa dauka. Hau da, tenperatura baxuetan hauskorragoa da, eta, altuetan, trinkoagoa. Betun hauekin fabrikatutako nahasketek gurpil-arrastoak sortzearen eta nekeagatik agortzearen aurrean erresistentzia hobea erakusten dute.

Azkenaldian Repsol YPF-k lan handiak egin ditu loki berrien azterketan eta garapenean. Helburua, zerbitzu-baldintza jakin batzuetan, loki tradizionalen gabeziak konpontzea da.

Ezaugarri horien ondorioz, gradu anitzeko betuna loki paregabea da muturreko zerbitzuko tenperaturak izaten dituzten errepideen kasuan, baita tenperaturen gradientea oso zabala den klimetan ere.

Gradu anitzeko betunarekin Repsol YPF-k errepidearen neurrira egindako produktuen aukera zabaldu du.

Betun horiek era guztietako nahasketa bituminosoetan, eta, bereziki, trafiko handia jasaten duten ibilgailu-geruzetan aplika daitezke; hala nola, bide moteletan, trafiko astuna eta kanalizatua jasaten dutenetan, autobideetan, ordainlekuetan, kaleen elkarguneetan, portuetako ditxoetan eta, oro har, estazionamenduguneetan. Paregabeak dira tenperaturen gradientea oso zabala den klimetan. 

 


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.