Lubrifikatzaileak, petrolioa, gasolina, butano-botilak eta produktu kimikoak – Repsol.com

Repsol YPF

Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Asfaltoak > Produktuei buruzko informazioa

Asfalto-betunak

Betunen tratamendurako makineria

Asfalto-betunak agrutinatzaile hidrokarbonatuak dira, eta petrolioa distilatzen ekoizten dira. Tenperaturaren arabera likatsuak edo elastikoak dira.

Sartze-betun ere deitzen dira, sartzeko gaitasuna sailkatzeko erabiltzen baitira.

Betunak nahasketa bituminosoak batzen eta elkartzen ditu, eta berdintasun granulometrikoari dagokionez, horien propietateen arduradun nagusia da. Tenperaturarekin trinkotasuna aldatu egiten da, beraz, erraz manipulatzen dira, biltzen dira aridoak eta konpaktatzen dira nahasketak.

Petrolio gordinak ondo aukeratu ondoren, Repsol YPF-k hutsean zatitutako distilazioa (straight run) erabiltzen du zentro guztietan, betekizun zorrotzenak betetzen dituzten betunak lortzeko. Espainian eta atzerrian Repsol YPF Lubricantes y Especialidades SA-k merkaturatzen ditu.

Espainian Preskripzio Teknikoen Pliegoan jasotako irizpideekin merkaturatzen dituzte, eta esportazioetan bezeroei egokitzen zaie. Zehaztutako sartze-mailak hauek dira: 13/22, 40/50, 60/70, 80/100 eta 150/200. Gainera, Repsol YPF-ren laborategiek betunetan SHRP mailak zehazteko ekipo bereziak dituzte.


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.