
Erabiltzen ez diren pneumatikoetatik lortutako kautxua erabilita, bestelako betunarekin baino gehiago hobetzen dira kualitate erreologikoak. Kautxuarekin eraldatutako betunak erabilita, modu esanguratsuan hazten da lurzoruaren iraunkortasuna ohiko betunak erabilita baino. Hori dela eta, epe ertainera eta luzera dirua aurreztea ahalbidetzen du.
Pneumatikoaren hautsaren hasierako bateraezintasuna dela eta, ezinbestekoa izan da betun espezifikoak eta bateratzaile kimikoak erabiltzea. Horrek fabrikazio prozesu espezifikoa garatzea ahalbidetu du, eta, hala, biltegiratzean produktu egonkorrak lortu ditugu, espezifikazio maila zabalean.
Betun horiek, aipatutako abantaila teknikoez gain, ingurumenaren alorrean abantaila handiak dituzte. Alde batetik, erabilitako pneumatikoak zabortegietan pilatzea saihesten delako, eta, bestetik, inpaktu akustiko txikiagoa sortzen dutelako ibilgailuak martxan dabiltzan bitartean. Azken alderdi horrek garrantzia handia du herrigune barruetan eta ingurabideetan.
Kautxuarekin eraldatutako betunen tekniken espezifikazioak PG-3ren 215. artikuluan bildutakoak dira, Sustapen Ministerioak onartutako 21/2007 OCn bilduta dagoen moduan.
Kautxuarekin eraldatutako betunek polimeroekin eraldatutako betunen aplikazio berberak dituzte. Hauek dira nabarmentzekoenak: errodadura kapak, F eta M erako kapa fin ez jarraituak, nahaste drenatzaileak eta S erako nahasteak erdibideko kapan. Neke eta deformazio plastikoen propietate hobetuak dituzte.
Repsol-ek eskura ipintzen dizu Laguntza Teknikoko atala; kasu bakoitzean erabiltzeko, manipulatzeko edota biltegiratzeko baldintzarik onenen gaineko aholkularitza emango dizute.
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.