Valladoliden egingo da Landa-Garraioaren Nazioarteko Lehen Foroa - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Ibilgailu industrialak > Albisteak > Gaurkotasuna
Valladoliden egingo da Landa-Garraioaren Nazioarteko Lehen Foroa

Copy DAF

Valladolideko azoka-esparrua da datorren apirilaren 21ean Landa-Garraioaren Nazioarteko Lehen Foroa egiteko hautaturiko tokia. Fenebus-ek eta Gaztela eta Leongo Juntak, GMVrekin batera, antolaturiko ekitaldia, landa-munduko garraioaren arazoei buruz eztabaidatzeko.

Landa-Garraioaren Nazioarteko Lehen Foroak hiru lan mahai izango ditu, landa-garraioaren arazoak, autonomia erkidegoetako esperientzia ezberdinak eta gaiarekin hertsiki lotutako nazioarteko proiektuak azaldu eta horien inguruan eztabaidatzeko.

Nazioarteko foro honetako lehen mahaian, beste pertsona entzutetsu batzuez gain, Juan Luis de las Rivas, arkitektoa eta Valladolideko Unibertsitateko Hirigintza irakaslea; Juan de Oña, Granadako Unibertsitateko Ingeniaritza Zibil Saileko irakaslea; eta Jose Luis Pertierra, Fenebuseko presidentea, izango dira.

Bigarren mahaian, maila nazionaleko esperientziei eskainia, Juan Miguel Sanchez Sustapen Ministerioko Lurreko Garraio zuzendaria egongo da moderatzaile. Nazioarteko foroa osatzen duen hirugarren mahaiari dagokionez, bertako azterketa eta eztabaida landa-garraioaren nazioarteko esperientziei eskainiko zaizkie, eta Europako Batzordeko Garraio eta Energia Zuzendaritza Nagusiko Matthias Ruette bezalako jende ospetsua egongo da.

2010/03/18

Azken berriak

> Ibilgailu industrialen matrikulazioak ehuneko 7,3 erori ziren otsailean
> DAF da traktokamioien Europako merkatuko liderra


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.