Garraiolariek babes handiagoa eskatzen dute errepideetan - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Ibilgailu industrialak > Albisteak > Gaurkotasuna
Garraiolariek babes handiagoa eskatzen dute errepideetan

Copy Scania

Merkataritza Garraioko Espainiar Konfederazioak (CETM) Barne Ministerioari eskatu dio segurtasun indarrek “ era urgentean eta berezian” esku hartzeko kamioien kontrako lapurreta eta erasoen “hazkunde neurri gabeari” aurre egiteko.

Gainera, CETMk salatu duenez “kontuan hartuta holako delituetan espezializatutako taldeen nazioarteko izaera”, Espainiako Barne Ministerioak Europar Batasunaren barruan “operazio bateratuak eta koordinatuak sustatu beharko lituzke, polizia jarduera bateratzearren".

Garraiolarien konfederazioak, bere aldetik, Ministerioari laguntza eskaini dio holako ekintzak ekidin eta prebenitzeko. Horretarako, bertako enpresen bidez gertakizunei eta bereziki gatazkatsuak diren eremuei buruzko informazioa bildu du.

Erakunde honen arabera, kamioilariak ez ezik, euren ondasunak, merkantziak eta ibilgailuak ere jasaten ari dira erasoak eta lapurretak.

2011/07/27

Azken berriak

> Garraio Batzorde Nazionalak errepideetako kontroletako bigarren pisatze bat eskatu du
> Gobernuak kamioiei Eurobineta ezarriko die 2012tik aurrera


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.