Kamioien matrikulazioak urtarrilean ere behera egin zuen - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Ibilgailu industrialak > Albisteak > Gaurkotasuna
Kamioien matrikulazioak urtarrilean ere behera egin zuen

Copy DAF

Anfac eta Ganvam fabrikatzaile eta saltzaileen elkarteek emandako datuen arabera, kamioien matrikulazioak pasa den urtarrilean ere behera egin zuen, ehuneko 8 2009ko alde berearekiko, hain zuzen, eta ordurako kamioien salmentak ehuneko 72 jaitsiak ziren.

Anfac eta Ganvam elkarteek neurri urgenteak eskatzen dituzte industria-ibilgailuen eskaera sustatzeko eta iaz matrikulazioaren etengabeko jaitsiera izan zuen merkatu hori suspertzeko. Kamioien merkatuari dagokionez, eraikuntza sektoreko jarduera falta eta enpresa txiki eta ertainek kredituak eskuratzeko dauzkaten zailtasunak dira elkarte horiek ikusten dituzten arazo nagusiak.

Mota honetako ibilgailu astunen salmentak ehuneko 8 erori ziren pasa den urtarrilean 2009ko urtarrilaren aldean, honek esan nahi du, saldutako unitateetara eramanda, 991 ibilgailu matrikulatu zirela. Kopuru horrek segida ematen dio 2009ko beheranzko joerari.

Sektoreka, traktokamioien salmentak ehuneko 2,7 murriztu ziren, sektore arinaren eta ertainaren beherakadak iazko kopuruetan jarraitu zuen, eta autobus eta autokarren sektoreari dagokionez, matrikulazioa saldutako 203 unitatetan kokatu zen, horrek ehuneko 24,3ko jaitsiera dakar 2009arekiko.

2010/02/17

Azken berriak

> 2010eko Autobusetarako VIVE Planak 166 milioi euroko aurrekontua izango du
> Urtarrilean eratorri, furgoneta eta pick-upen matrikulazioak gora egin zuen


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.