Teknologia berriek takografoen manipulazioa ekidin lezakete - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Ibilgailu industrialak > Albisteak > Gaurkotasuna
Teknologia berriek takografoen manipulazioa ekidin lezakete

Copy Scania

Sustapen Ministerioak, Garraioen Ikuskaritza Nagusiaren bitartez, 2010ean zehar guztira 3.300.000 gidatze-lanaldi kontrolatzea proposatu du ezarritako araudia betetzen dela ziurta dadin, garraiolarien gidatze eta atsedenaldi-denborei dagokienez. Takografoen manipulazioaren kontrako borrokak lehentasun bat izaten jarraitzen du,.

Errepideetako gidatze eta atsedenaldi-denboren kontrola lehentasun bat da Sustapen Ministerioarentzat, hala nola Europako erkidego mailan, eta 2010ean ehuneko 46 gehituko da kontrol-ekintza 2009ri dagokionez. 2010ean zehar 3.300.000 gidatze-jardunaldi inguru kontrolatzea aurreikusten da, horietako 1.650.000 enpresetan bertan eta gainerakoak errepideetan.

Zamaketari eta Zama-garraioaren Erabiltzaileen Elkarteak Madrilen antolaturiko jardunaldi baten ondoren, datorren uda baino lehen takografo digitalaren funtzionamendua aldatuko duten imanen jarduera ekiditen duen teknologia berri bat ezar liteke ibilgailuetan. Zalantzarik gabe, neurri honek takografoen datuak alda ez daitezen kontrolatzen lagunduko luke.

Horretaz guztiaz gain, Estatuko Administrazioak jarraitu egingo du jarduera mota honengatik zigortuak izan diren enpresei ikuskapen zorrotzak egiten, eta Bide-segurtasunari buruzko Lege berriaren ondorioz baita gidariei ere, gidabaimenean sei puntu gutxiagoko zigorra ere jaso ahal izanda.

2010/02/04

Azken berriak

> Trafikok aldaketak egin ditu identifikazio-seinale, osagarri eta ordezko piezetan
> Renaultek Master furgoia berritu du


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.