Ibilgailu industrialen matrikulazioak ehuneko 7,3 erori ziren otsailean - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Ibilgailu industrialak > Albisteak > Gaurkotasuna
Ibilgailu industrialen matrikulazioak ehuneko 7,3 erori ziren otsailean

Copy Mercedes-Benz

Anfac eta Ganvam Fabrikatzaile eta Saltzaileen Elkarteen arabera, ibilgailu industrialen merkatuak ehuneko 7,3 murriztu zituen salmentak joan den otsailean, 2009ko hilabete berarekin alderatuta. Jaitsierak jarraitu egiten du, eta salmenten atzerakada baretu egin bada ere, motorraren sektorea oraindik kezkatuta dabil.

Joan den otsaileko ibilgailu industrialen matrikulazioen erortzearekin, 2010eko lehen bi hilabeteetan pilatutakoa ehuneko 7,6koa izan da, 2009ko aldi berari dagokionez. Otsailean zehar ibilgailu industrialen salmentan gertatu den jaitsiera berriak nabarmen baretu du sektorea jasaten ari zen jaitsiera. Gogoratu behar da 2009ko otsailean ehuneko 73,5eko jaitsiera gertatu zela, 2008ko aldi berari zegokionez.

Ibilgailu industrialen sektoreko segmentu ezberdinei dagokienez, esan beharra dago ibilgailu zurrunak eta traktokamioiak ehuneko 4,2 eta 5, hurrenez hurren, jaitsi direla lehenengo bi hilabete hauetan. Ibilgailu arin eta tartekoei dagokienez, ehuneko 23,9 eta 11,8 egin dute atzera urte hasiera honetan, 2009ko aldi berari dagokionez.

Anfac eta Ganvam elkarteek azpimarratu dute ibilgailu industrialen sektorean eskaria sustatuko duten neurriak hartzeko premia, garai honetan eraikuntza sektorearen, industriaren eta finantza arazoen egungo egoera ibilgailuen merkatu hau garatu eta suspertzeko oztopo garrantzitsuena delako.

2010/03/17

Azken berriak

> DAF da traktokamioien Europako merkatuko liderra
> Errepidea da merkantziak garraiatzeko Espainian gehien erabiltzen den bidea


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.