Errepidea da merkantziak garraiatzeko Espainian gehien erabiltzen den bidea - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Ibilgailu industrialak > Albisteak > Gaurkotasuna
Errepidea da merkantziak garraiatzeko Espainian gehien erabiltzen den bidea

Copy Scania

Hilabete honetan burututako eta Merkataritza Kodetzerako Espainiako Elkarteak antolatutako Garraioari buruzko Nazio Foroaren hamargarren edizioaren barruan argi geratu zen 2007an errepidea izan zela garraiobide erabiliena. Izan ere, merkantzien ia ehuneko 87 errepideetatik garraiatu ziren.

Sustapen Ministerioko Lur Garraioko zuzendari nagusia den Juan Miguel Sánchezek emandako datuek berretsi zuten errepideek izaten jarraitzen dutela merkantzia gehienak garraiatzeko aukeratutako bidea. Foroan azaldutako 2007ko datuek argiro utzi zuten merkantzien fluxu handiena Espainian errepide bidezkoa dela. Urte hartan merkantzien ehuneko 83,86 errepideetan zehar garraiatu ziren, ehuneko 10,48 itsasoan zehar eta ehuneko 2,64 trenez.

Garraioari buruzko Nazio Foroan aurkeztutako datuek Europako eta Estatu Batuetako errepide bidezko garraioaren jarduerak parekatu zituzten. Europan merkantzien errepide bidezko garraioa ehuneko 45,6 den bitartean, Estatu Batuetan soilik ehuneko 27,5era iristen da, eta ehuneko 39,4 trenez garraiatzen da.

Datu horiekin batera, beste batzuk aurkeztu ziren, merkantzien pisuari buruzkoak. Espainian merkantzien ehuneko 48k ez dute gainditzen 1.000 kilometroko distantzia abiapuntutik helmugaraino. Gainera, garraiatutako tonen ehuneko 85 150 kilometrotik gorakoak ez diren ibilbideetan zehar mugitzen dira. Inguruabar horiek guztiek hein handi batean eragiten dute oraindik ere errepidea izatea merkantziak garraiatzeko bide erabiliena.

2010/03/15

Azken berriak

> Merkataritzako ibilgailu arinen merkatua 25,6 hazi da otsailean zehar
> Trafikok kamioiak kontrolatzeko eta behatzeko kanpaina trinkoa abiarazi du


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.