“Mugikortasun Bonoa” da Errepidearen Españako Elkartearen proposamen berria - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Ibilgailu industrialak > Albisteak > Gaurkotasuna
“Mugikortasun Bonoa” da Errepidearen Españako Elkartearen proposamen berria

Copy Iveco

Errepidearen Españako Elkarteak proposaturiko ekimen berri honen helburua da merkantzien garraio profesionalera bideraturiko ibilgailuek 10 eta 20 zentimo bitartean ordaintzea urtean 100.000 kilometrotik gora egindako kilometro bakoitzagatik.

Errepidearen Españako Elkarteak behin-behineko izaeraz proposatu du neurri hau, krisiari aurre egite aldera 15.000 eta 35.000 euro bitartean biltzeko, osoki bideratuko direnak bide-sarearen kontserbazio eta hobekuntzara. Egun, garraio mota honek sortzen duen zerga-bilketaren bostena zuzentzen da.

Garraiobide profesionalen esparruan egiten den bilketaz gain, Errepidearen Españako Elkarteak proposatzen du autoen kasuan ordaindu beharreko zenbatekoa 5 eta 12 zentimo bitartekoa izatea urtean 15.000 kilometrotik gora egindako kilometro bakoitzagatik

“Mugikortasun Bono” honekin bildutako dirua zertara bideratzeko proposamenen artean autobia eta autopisten sareko gaueko argiak daude. Hobekuntza horren bidez, era berean, ibilgailu astunen zirkulazioa sustatuko litzateke gauean zehar, eta tarte horretan ez litzateke bonoa ordaindu beharko, horrela trafiko-pilaketa murriztuko litzateke ordu gorietan, batik bat, hirietarako sarbideetan.

2011/12/14

Azken berriak

> Nissan NV400: Balio-aniztasuna errepidean
> Mercedes Benz Actrosi eman diote Truck of the Year 2012 saria


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.