DAF da traktokamioien Europako merkatuko liderra - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Ibilgailu industrialak > Albisteak > Gaurkotasuna
DAF da traktokamioien Europako merkatuko liderra

Copy DAF

Azken urteotan DAF enpresak egindako lan bikainak azkenean ondorio onak izan ditu. DAF enpresa sendotu da traktokamioien Europako merkatuko lider gisa, eta kamioi astunen sektoreko enpresa garrantzitsuenen parean ondo kokatu da.

Bere modeloen etengabeko eboluzioak eta garapenak zein enpresak berak azken urteotan garatu duen salmenta osteko zerbitzu onak isla izan dute azken bolada honetan etengabe eta irmotasunez gora egin duen merkatu kuotan. Zalantzarik gabe, hobekuntza aipagarriena eta merkatuan arrakasta handiena jaso duena traktoreen arloan gertatu da.

Orain dela zortzi urte, DAF enpresa zen fabrikatzaile txikiena kamioi astunen egungo enpresa handien artean. Egun, enpresa liderra da Holanda, Bretainia Handia edo Portugalgo merkatuetan, eta horrela Europako enpresa nagusienetarikoa bilakatu da. Pasa den 2009an, DAFk ia ehuneko 20ko kuota hartu zuen traktokamioien sektorean, eta horren ondorioz eskuratu zuen sektore horretako lidergoa.

Espainian izan duen hazkundea ere ikusgarria izan da, ehuneko 8,7ko merkatu kuotatik ehuneko 10,2ra igaro baita. Industria-ibilgailu arinei dagokienez, ordea, bere hazkundea txikiagoa izan da.

2010/03/16

Azken berriak

> Errepidea da merkantziak garraiatzeko Espainian gehien erabiltzen den bidea
> Merkataritzako ibilgailu arinen merkatua 25,6 hazi da otsailean zehar


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.