Joan den urtarrilaren 23an BOEn argitaratu ondoren, Ibilgailuen Araudi Orokorreko eranskin batzuetan egindako zenbait aldaketek seinaleak eta ibilgailuetan erabiltzen diren gainerako osagarriak sortu edo aldatzea eragin dute, hala nola kamioi eta autobus jakin batzuen gehieneko garaiera eta pisuaren gaineko aldaketak.
Aldaketen artean, esan beharra dago derrigorrezkoa izango dela hiru karaktereko kode batez adieraztea ibilgailuaren zirkulazioko baimenean jarriko zaion zerbitzua, hau da, zerbitzu publikoa edo pribatua egingo duen, zein ibilgailu mota den jartzeaz gain. Beste aldaketa bat ibilgailuak eramateko ibilgailu, errepideetako laguntza-garabi eta kontainerrak garraiatzeko ibilgailuentzako ezarritako gehieneko garaierari dagokiona da, ezingo baitira 4,5 metro baino altuagoak izan.
Seinaleei dagokienez, Ordenak ezartzen du garraio berezia daraman ibilgailuak garraio hori daramalako kartel ohartarazlearen seinalea eraman behar duela; era berean, laguntza-garabietarako seinaleak, hala nola garraio-ibilgailuek eraman beharreko seinaleak ere ezartzen ditu.
Osagarri eta ordezko piezei dagokienez, 3.500 kilorainoko garraio-ibilgailuetan baliogabetu egin da ordezko argi-jokoa eta su-itzalgailua eramateko betebeharra. 3.500 kiloko baimenduriko masa gainditzen dutenek, ordea, su-itzalgailu ekipamendu homologatua eraman beharko dute
2010/02/03
Azken berriak
> Renaultek Master furgoia berritu du
> Opel Movanoren bigarren belaunaldia udaberrirako prest
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.