
Motoh! BCN-k, bere nobedaderik nagusienetako bat bezala, Espai Innovació Repsol eremua hartuko du, teknikarik aurreratuenak eta proiekturik ausartenak ezagutzeko aukera bat litzatekeena.
Bere helburua ekimenik berritzaileenak hala nola diseinu-eskoletako proposamenak bultzatzea izango da.
Espai Repsol Innovació eremua Montjuïc Esparruaren 8. Jauregian kokatzen da eta 400 m2 estaltzen ditu. Bere barrenean triangelua eratzen duen eremu armonizatua erabilgarri dago eta diseinu-eskolak albo bietara geratuko dira. Hondoan, Dani Pedrosa eta Marc Comari dedikatutako bi kantoiak nabarmenduko dira, jendearentzako erakusgai dauden bere motoekin hornitutakoak.
Bi guneen artean, ikusleak eseri ahal izateko hiru eskaloiez hornitutako 'antzoki txikia' aurkituko dugu.
Erdigunean modulu angeluzuzena aurkitzen da. Bere erabilera bikoitza da: Alde batetik ponentziak eta bideoak proiektatzeko plasma-pantaila du erabilgarri; bestetik, mostradore baterako atzealde modura balioko du zeinetan Repsol lubrifikatzaileen ontziak erakutsiko baitira.
<< Erakustokiaren irudiak ikusiInformazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.