Derbi GP1 250 Racing-a aztertzeko deialdia
FACUA-Consumidores en Acción elkarteak jakinarazi du Derbi GP1 250 Racing motozikleten fabrikazio akats batek erregaiaren ihesa eragin ahal duela. Jadanik industria produktu ez-seguruen alerta-sarean erantsi da, erregai-deposituaren akats horrengatik, erabileraren baldintza zehatz batzuen eraginpean erregaiaren galerak gertatu ahal baitira.Magic Tricycle: trike-moto eraldagarria
Oraindik kontzeptu bat da, baina jadanik harrigarria gertatu da diseinurik berritzaileenari eta freskoenari emandako Car Design News sariaren Estudiante kategoriako Magic Tricycle-a. Kontzeptua, hasiera batean trike bat dena, bi gurpileko ibilgailu bat bihurtu ahal da trafikoaren baldintzek hala eskatzen badute, baina berezitasun batekin: pisuak banatzeko bidaiariak mugitu egingo dira.Zamora ere hiriko motoentzako eremuen alde
Zamorako Udalak jadanik proiektu bat planteatu du datorren udazkenaren aurretik hirian motoak aparkatzeko hiru eremu esklusibo ezartzeko. Motoen parkeko ibilgailuen etengabeko hazkundeak, hiri ezberdinetan motozikletentzat erreserbatutako guneak hedatzeko eta egokitzeko proiektuen beharra ekarri du. Hala, Zamorak zeregin honekin bat egin du eta bere helburua aparkatzeko hiru puntu berriekin motoen parkingera 45 plaza berri inguru dakartzan zerbitzua ematea izango da.Monje budistek trafikoaren inguruko aholkuak dakartzate
Trafikoren Zuzendaritza Nagusiaren ekimen batek kanpaina bat aurkezten du zeinetan monje budistekin batera gogoetara eta arduratsua izatera eramango lukeen “Live Peace” gidatzeko eskuliburua aurkeztu baitute, Garraf-eko monjeek eratu dutena. Ikerketa, garapena eta motoak
‘Moto Engineering Fundation’ fundazioak, mundu osoko unibertsitate ezberdinen arteko erronka bat jarri du martxan, horrela, bere helburua ikerketa, garapena areagotzea eta batez ere ikasleak bere lanbide etorkizunerako prestatzea izango lirateke. Erronka, lehenengo urratsetik abiatuta 125 zentimetro kubikotako lehiaketa prototipoa garatzea izango litzateke, beste lehiakide batzuekin norgehiagokan jarduteko Aragoiko Motorraren Hiriko jardunaldi batzuetan.