MotOh! 220.000 bisitarirekin amaitu da - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Motorrak > Albisteak > Gaurkotasuna
MotOh! 220.000 bisitarirekin amaitu da

Copy Fira Barcelona

Bartzelonako Motoaren Aste Nagusiak bere onenak eman ditu egun hauetan guztietan zehar, horren ondorio bezala emaitzak zifra eran iritsi zaizkigu. 220.000 pertsona baino gehiago hurbildu dira iragan diren egun hauetan zehar Bartzelonako feria esparrura, nobedadeetaz eta ikuskizunetaz gozatzera, motoaren hitzordurik garrantzitsuenetako bat bezala aldarrikatu den areto baten edizio honetan.

Zalantzarik gabe, MotOh! BCN-ren bigarren edizio hau motoziklismoaren mundurako zifrarik ugarienak ekartzeko ahalmena duen ikuskizun bat bezala gogoratuko da. Klimatologia bezalako faktore ezberdinak kontuan hartzen baditugu, euriak probatarako pistak estalpean kokatu behar izatera behartu zuen; 2008ko edizioan, MotOh! BCN jarduerak, organizazioaren datuen arabera, gutxi gora behera 220.000 bisitarien etorrerarekin kontatu du, lehenengo egunean feriara hurbildu ziren pertsonal espezializatua eta motorraren arloko prentsa barne hartu gabe.

Egun hauetan zehar marken aldetik aurkeztutako nobedadeen goi mailako kalitateaz gainera, esan beharra dago halaber MotOh! BCN sektoreko profesional eta zaleen arteko elkargunea gertatu dela. MotOh! BCN-ren 2008 edizioak Bartzelonako Firan produktuak erakusterakoan 80.000 metro karratu garbi estali dituzten 14 herrialde ezberdinetako 250 erakusketari inguru bildu ditu. Ikuskizunek, nobedadeek, lehiaketek ala jarduerek motoaren inguruko aretoan harreman zuzena izan dute; egun hauetan zehar bertatik Dani Pedrosa, Toni Bou eta abar luze bat bezalako moto pilotu garrantzitsuak pasa dira. Anesdor-ek eta Bartzelonako Firak antolatutako Bartzelonako Motoaren Aste Nagusiak jadanik bere hurrengo ediziorako datarekin kontatzen du: 2010ko udaberria.

2008/05/12

Azken berriak

> MotOh! BCN Dani Pedrosaren presentziarekin abiatu da
> MotOH! BCN 2008aren inguruko informazio guztia


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.