Vespa enpresa italiarrak 2010. urte honetarako dituen apustu indartsuenetariko bat, ezbairik gabe, LX Touring sail berezia da, bi motor ezberdinekin aurkeztuta, 50 eta 125 zentimetro kubikokoak, hain zuzen. Sail berriak, diseinuari eta bere baitan dakartzan xehetasunei esker, berretsi egiten du Vespa estilorik jatorrizkoena.
Vesparen LX Touring sail berezi berriak apustu indartsua egiten du enpresa italiarrak azken urteotan merkaturatu dituen modeloen bereizgarri izan den estilo nahastezin eta retroaren alde. LX Touring berria kolore bakarrean eskaintzen da, Terra di Toscana izeneko marroian, hain zuzen, eta bidaiari nortasun nabarmena duen moto gisa berresten duten hainbat xehetasun ditu.
Vespa LX Touring berriak dakartzan xehetasunen artean serieko parrilla kromatuak, aparkatzerakoan oso praktikoa den aldameneko astoa eta motoaren beraren gama kromatikoari jarraiki belaunaldi berriko materialekin egindako eserlekua ditugu. Dotore, praktiko eta hiriko hitzek definitzen dute Vesparen sail berria.
Motorrak direla-eta, LX Touring berriak bi aurkezten ditu; bata, 50 zentimetro kubiko eta bi aldi dituena, eta bestea, 125 zentimetro kubiko, 4 aldi eta injekzio elektronikokoa. Gainera, erabat betetzen ditu isurpenei buruzko Europako araudiak.
2010/03/17
Azken berriak
> Ziklomotorren industriaren etorkizunak kezka eragiten du
> Istripu-tasa ehuneko 48 jaitsi zen otsailean
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.