Sevilla Andaluziako Motoaren Lehen Erakustokia prestatzen ari da - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Motorrak > Albisteak > Gaurkotasuna
Sevilla Andaluziako Motoaren Lehen Erakustokia prestatzen ari da

Copy salonexpomoto

Azken xehetasunak atontzen ari dira Sevillako Estadio Olinpiarraren inguruetan Andaluziako Motoaren lehen Erakustokia burutzeko, datorren otsailaren 26tik martxoaren 1era arte, astelehen arte, iraungo duena. Erakusketariak, jarduerak eta proposamen berrienak Sevillan elkartuko dira ikusmin izugarria sortuta.

5.000 metro karratu baino gehiago Sevillako Estadio Olinpiarraren inguruan prestatuta datorren asteburuan Andaluziako Motoaren lehen Erakustokia burutzeko. Bi gurpilen sektoreko zale eta profesionalek hitzordu garrantzitsua dute Andaluzian, industriako 30 enpresa baino gehiagorekin eta motoaren munduarekin harremana duten 50 enpresarekin batera, bertaratuko direla berretsi dutenak.

Andaluziako Motoaren lehen Erakustoki honek Formula Factory Motor Bike deritzon gune bat izango du, non zale eta moto-gidariek deskontu handiak izango dituzten motoak, osagarriak eta gehigarriak aurkitu ahal izango dituzten. Merkataritzako gune honetaz gain, erakustokiaren Antolakuntzak probatzeko zirkuitu bat prestatuko du esparruaren kanpoaldean; bertan, enpresek euren motoak probatzeko aukera eskainiko dute saldu baino lehen.

Honetaz guztiaz gain, Andaluziako Motoaren lehen Erakustoki honek jarduera-programa osoa izango du, are gehiago jantziko duena gertakizuna bera. Trial-erakusketak, kart-zirkuituak, moto txikiak eta abarrak. Txikienak ahaztu barik, eurentzako gunea izango dutenak, bereziki nabarmenduta bide-segurtasunari eskainitako gunea.

2010/02/23

Azken berriak

> Moto-gidariak Haitiren alde batu dira
> Motoen salmentak ehuneko 7,46 igo ziren urtarrilean


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.