Ziklomotorren industriaren etorkizunak kezka eragiten du - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Motorrak > Albisteak > Gaurkotasuna
Ziklomotorren industriaren etorkizunak kezka eragiten du

Copy Intermot Koln

Bi Gurpileko Sektoreko Enpresen Elkarte Nazionalaren ustez, ziklomotorren industriak aurretik daukan 2010a kezkez betetik datorkio etorkizun hurbilenari dagokionez. Anesdor oso-oso kezkatuta dago gidatzeko gutxieneko adina igotzeko Gobernuak daukan asmoak izan dezakeen eraginagatik.

Bi Gurpileko Sektoreko Enpresen Elkarte Nazionalak (Anesdor) berriro ere publikoki adierazi du bere kezka ziklomotorrak gidatzeko gutxieneko adina handitzeko Gobernuak egin nahi omen duen lege aldaketak etorkizunean izan ditzakeen ondorioengatik.

Anesdor-ek 2010erako ziklomotorren arloan aurreikusitako kopuruen arabera, Espainian matrikulazioak ehuneko 10 jaitsiko dira, horrek esan nahi du are gehiago zamatuko dela azken urteotan sektore horrek izandako jaitsiera, dagoeneko ehuneko 65etik gorakoa dena.

Anesdor-ek berriro eskatu dio Gobernuari gidatzeko gutxieneko adina 14 urtetik 15era igotzeko lege aldaketa bertan behera utzi dezala. Sektoreak beste herrialde batzuk jartzen ditu adibidetzat, esaterako Frantzia eta Italia, horietan gutxieneko adinak 14 urtean jarraitzen baitu.

2010/03/12

Azken berriak

> Istripu-tasa ehuneko 48 jaitsi zen otsailean
> Honda Segurtasun Institutuak bide-segurtasunari buruzko urteko ekintza onenaren saria jaso du


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.