Valladolideko Puente de Duero udalerriak bere asteburu motozaleena biziko du, Europa osoko motoen neguko kontzentrazio nagusienetako batekin. 'Pingüinos'en 28. edizioak asteburu honetan Valladoliden 30.000 motozale inguru biltzea aurreikusten du, aurreko urtetako ildoari jarraiki.
'Pingüinos' edizio honetako nobedadetako bat, kontzentrazioko partaideei emango zaien pin oroigarria izango da, oraingoan Valladolideko Udala protagonista izanik, honek aurten ehun urte beteko baititu. Gainera, Valladolideko alkateak 'Pingüinos 2009'ko partaide guztiei ongietorria eman diete.
Valladolideko alkateak, asteburu honetan 'Pingüinos 2009' ospatzeko Valladolidera lekualdatu diren zale eta motorista guztiengana zuzendutako ongietorria adierazi du. Pingüinos Organizaziotik lan ugari egin da, asteburu honetako Espainiako neguko motoen kontzentrazio nagusiena denboran zehar finkatu dadin.
> 'Pingüinos 2009'ko jarduera-programa
Osteguna, hilak 8
10:30 Kanpaketa-gunea zabalduko da. "Puente de Dueroko Aisialdi-gunea", Valladolid.
13:00-23:00. Izena emateko unea
Ostirala, hilak 9
10:30-23:30 Izena emateko unea.
12:00-24:00 "Salda pinguineroa" dastatzeko aukera
12:00-24:00 “Kafe pinguineroa" dastatzeko aukera
16:30 Ibilaldi turistikoa, Mojados. Freestyle ikuskizunak eta aperitiboa.
17:00 Valladolideko Freestyle ikuskizunak, Recoletos-etik hurbil
19:00 Pingüinos Plazako Musika Kontzertuak.
24:00 "Gabon Zahar eta Urte Berri Pinguineroa", Ruedako cavarekin eta San Estebango Pedrajaseko pinaziekin ospatuko dena. Pingüinos Plazako musika kontzertuak.
Larunbata, hilak 10
10:00-23:30 Izena emateko unea.
12:00 Ibilaldia, Banderen desfilea, Valladolid. Agintarien harrera. Recoletos Espaloia. Aperitiboa eta Freestyle.
12:00-24:00 "Salda pinguineroa" dastatzeko aukera.
12:00-24:00 "Kafe pinguineroa" dastatzeko aukera.
17:00 Valladolideko Freestyle, Recoletos Espaloia.
18:00 Musika kontzertuak eta jokoak (Pingüinos Plaza).
19:00-21:00. "Afari Pinguineroa".
23:30 Zuzien desfilea. (Hildako motoristen omenaldia).
23:50 Ikuskizun piroteknikoa.
24:00 "2009 Pingüinos Jaialdia", Pingüinos Plaza. Kontzertuak.
Igandea, hilak 11
7:30-10:30 "Gosari Pinguineroa".
9:30-11:30 Izena emateko unea.
11:30 “2009 urrrezko Pinguinoak” emateko unea.
11:45. Sariak emateko unea eta motoen zein oparien zozketa.
12:00 Valladolideko Freestyle, Recoletos Espaloia.
12:30 'Pingüinos 2009' Kontzentrazioaren amaiera.
09/01/2009
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.