Motosafe: motoentzako banakako aparkalekua - repsol.com

Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Motorrak > Albisteak > Gaurkotasuna
Motosafe: motoentzako banakako aparkalekua

Copy Airflow-Motosafe

Airflow deritzon enpresa britainiar bat aireportu eta tren-geltokietako ekipajeak gordetzeko kontsignen funtzionamenduan oinarritu da motoen aparkaleku seguru eta praktikorako konponbide bihurtuta. Motosafeak, izen hau eman zaie, kabina pertsonalizatuak dira eta erabiltzaileak bere motoa eta gauzak gorde ahal ditu bertan.

Motosafeak armairu erraldoiak dira, eremu estali eta segurua lortzeko helburuarekin sortuta, erabiltzailearen motoa eta gauzak gerta litezkeen lapurretetatik babesteaz gain, eguraldi txarraren aurrean ere babesa bilatuta. Armairuak altzairu galbanizatuzko txapaz eginda daude eta txanponekin dabilen sarraila elektronikodun ateak dituzte.

Honela, motoaren erabiltzaile edo jabeak motoa gordeta duen denboraren arabera ordaintzen du. Armairu erraldoi hauetariko batek eskaintzen duen espazioa nahikoa da motoa uzteaz gain, kaskoa, motoaren arropa eta abar uzteko. Eguzki-plaka bidez eta larrialdietako bateria batekin dabil, eta mugimendu eta argi-sentsorea du barruan.

Momentuz, Ingalaterran badaude Motosafe bat edo beste hiri batzuetako kaleetan, hala nola etxebizitza partikularretan, garaje txiki modura. Prezioa ezberdina da modeloaren arabera, 5 ezberdin baitaude gordeko den motoaren arabera. Modelorik merkeena 1.060 eurokoa da eta garestiena 1.283 eurokoa.


Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.