Bide-segurtasunaren arloan Honda Segurtasun Institutuak garatutako lan handiak berriro ere aintzatespen publikoa jaso du; izan ere, Ponle Freno elkarteak emandako bost sarietatik bat eraman du, bide-segurtasunari buruzko urteko ekintza onena izateagatik. Sariak HISk bide-segurtasunaren arloan burututa jarduna saritu du.
Errepideetako istripu-tasa murriztearren Antena 3 Taldeak martxan jarritako gizarte kanpaina handiena den Ponle Freno elkarteak emandako sariak berriro ere aintzat hartu ditu Honda Segurtasun Instituturen lan ona bide-hezkuntzaren arloan eta haren inplikazioa errepideetako segurtasunean. HISk are gehiago indartu ditu arlo honetako lidergoa eta Europa mailako erreferentzialtasuna.
Institutua Honda Segurtasun Programaren zati da eta martxan jarri zen 2004an, Errepideetako Segurtasunari buruzko Gutunarekin. Hondak jarraitzen du lanean Segurtasunaren hiru ardatz nagusietan. Batetik, Segurtasun Aktiboa, bestea Pasiboa, eta hirugarrena Prebentziozkoa, eta azken honetan Honda Segurtasun Institutuaren sorrerak funtsezko garrantzia izan du. HISk ekarpen handia egiten du Prebentziozko Segurtasunaren arloan, motorzaleen prestakuntzaren bidez.
Honda Segurtasun Institutuaz gain, Ponle Freno elkarteak emandako beste sariak, Espainian Bide-Segurtasunaren alde egindako lana aitortzen dutenak, hauen eskuetara joan dira: Zaragozako Udala, RACE, Bizkarrezur-Muineko Lesioari buruzko Ikerketako zuzendaria den Mar Cogollos eta Bosch enpresaren Oinezkoen Detektagailua.
2010/03/10
Azken berriak
> Motoen matrikulazioek ehuneko 12,8 egin zuten gora otsailean
> Sevilla Andaluziako Motoaren Lehen Erakustokia prestatzen ari da
Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.